X Muestra Coreográfica. 2006




Igor Calonge 
"Kuatro"  (a las mujeres que aman demasiado)


Musika: Bach
Argitazpena:Ruben Rayan
Soinua: Ruben Rayan
Interpreteak eta material koreograficoa: Ainoa Catalán, Andrea Quintana,Igor Calonge
Bideoa: Ruben Rayan 
Jantziak: Feli Martinez
Duración: 15´
Eskerrak: Arteleku
Kontaktua: igorcalonge@yahoo.es

Curriculuma
Igor Calonge


Donostia, 1974.
1993an hasi zen dantzan prestatzen Iñaki Landaren eskutik, eta Maria Martinezekin inprobisazio-teknikak eta estatuko hainbat tailer tartekatu ditu.
2002an, "Na/die cree/ce" sortu zuen; 2003an, "Oz, Alicia en Off"; 2005ean, berriz, "Trans". Gainera, hainbat proiektutako jokalari izan da, Blanca Arrietaren "Memoria"n azkenekoz.




Sinopsia
Eta herioa bera gorpuztua zen zaharrak, era berezian mugitu zuen burua, hainbeste non baietz edo ezetz esan nahiko zuen.  Eta amak magala begiratu zuen, eta malkoak masailetatik isuri zitzaizkion. Burua oso astundu zitzaion, hiru egun eta hiru gauetan ez zuen begirik bildu… Orduan, lo hartu zuen; instant batez soilik, ordea: hotzez ikara esnatu zen.
Zer dugu? -esan zuen, eta alde guztietara begiratu.
Zaharra, ordea, ez zen bertan gehiago, eta semea ez zen bertan gehiago, berekin eraman zuen eta; han, txokoan, erloju zaharra jo eta jo ari zen, pendulu handia lurrera erori zen eta danba! erlojua ere gelditu zen

Azken eguneratzea: 2006/05/11