Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko 'Emantzipa...zer?' lantaldearen bilera

Deialdia egiten duena:
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua
Edukia:

Gazteok zailtasun handiak ditugu emantzipatzeko, besteak beste gure lanpostu prekarioak eta etxebizitzen prezio estratosferikoak bateraezinak direlako. Horrela ia ezinezkoa da bizi proiektu autonomo bati ekitea.

EGKtik gazteen emantzipazioa hobetzeko proposamenak eta eskaerak egin ohi ditugu, eta oraingoan, Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko 2030 Euskal Estrategia landuko dugu, gazteon ikuspuntua administrazioari helarazteko.

Gazteentzako mailegu sistema publiko bat, etxebizitza kolaboratiboen sustapena, edota etxebizitza publikoan gazteentzako kupoak handitzea dira hizpide izango ditugun gaiak, besteak beste. Interesatzen zaizkizu? Zatoz!

Lantaldearen bilerak Bilbon egiten ditugu aurrez aurre, baina bertaratzeko arazoak badituzu, online ere parte hartzeko aukera ematen dugu.

EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publiko gastuak ordaintzen ditu.

Epea:

2023/02/01

Kontaktua:
Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Bilbao

Erlaziodun Loturak: