EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka. Euskal Herriko Unibertsitatea

Deialdia egiten duena:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Edukia:

EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azokaren helburua unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta graduko ikasketak aukeratzen laguntzea da.

Egutegia

  • Gipuzkoa: 2023ko urtarrilaren 28an
  • Araba: 2023ko otsailaren 4 an
  • Bizkaia: 2023ko otsailaren 11n

Ordutegia

9:00 – 14:00

Ekitaldiak

Azokan, unibertsitatera etorriko diren ikasleek aukera izango dute gure unibertsitatea eta gure ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko, eta, era berean, aukera izango dute egin nahi dituzten ikasketei buruzko zalantzak argitzeko. Azokan, 2 eratako jarduerak egongo dira:

  • Banan banako arreta standetan: sarrera librea
  • Taldeko informazio saioak: nahitaezko izen-ematea
Epea:

2023/02/11

Kontaktua:
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: