Ikastaroa Gazteen Euskal Behatokian - Bilbon eta Donostian: 'Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integrala'

Deialdia egiten duena:
Gazteen Euskal Behatokia
Baldintzak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak.
Edukia:

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Bilbon 2023ko otsailaren 1ean eta 8an, eta Donostian 3an eta 10ean. Izena emateko epea urtarrilaren 11tik 20ra izango da

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Pornografia eta hezkuntza: Arazo global baterako gerturatze integrala ikastaroa. RAÚL MARCOS ESTRADA - EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta psikologoa izango da ikastaroaren formatzailea.


Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: pornografiak pertsonen iruditeria erotiko kolektiboaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzea, eragin hori minimizatuko duten hezkuntza-kontrapisuak non eta nola aplikatu behar diren jakiteko.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Gaur egungo eredu pornoerotikoa aztertzea.
  • Pertsonen dimentsio erotikoari dagokionez, sexu-heziketa nola lantzen ari garen hausnartzea.
  • Tresnak ematea kalitatezkoak eta, batez ere, sexu-hezkuntza integrala aplikatu ahal izateko, arriskuen prebentzioaz haratago.

Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

Lehenengo edizioa Bilbon

  • Noiz2023ko otsailaren 1ean eta 8an
  • NonGazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea urtarrilaren 11tik 20ra
  • Taldea: 20 lagun 

Bigarren edizioa Donostian:

  • Noiz: 2023ko otsailaren 3an eta 10ean
  • NonCRAJ, Anoeta 28
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea urtarrilaren 11tik 20ra
  • Taldea: 20 lagun
Epea:

2023/02/10

Kontaktua:

Gazteen Euskal Behatokia - Telefonoa: 94 4031645

gaztebehatokia@ej-gv.es
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: