Ikastaroa Gazteen Euskal Behatokian Bilbon: 'Digitalizazioa sexualitatearen bizipenean'

Deialdia egiten duena:
Gazteen Euskal Behatokia
Baldintzak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak.
Edukia:

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Digitalizazioa sexualitatearen bizipenean ikastaroa. RAÚL MARCOS ESTRADA - EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta psikologoa izango da ikastaroaren formatzailea.


Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: pertsonen sexualitatearen bizipeneko prozesuetan teknologia digitalaren eragina zein den aztertzea.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Pertsonek beren sexualitatearen bizipenean garatu duten dimentsio digital berriak nola eragiten duen jakitea.
  • Sexu-hezkuntzaren eta hezkuntza digitalaren artean zer harreman dagoen hausnartzea, hezkuntza-agenda digitalizatu ahal izateko.
  • Hezteaz arduratzen diren pertsonei hezkuntza-gakoak eta jarduteko jarraibideak ematea, hezten dituzten pertsonei laguntza egokia eman diezaieten eta alderdi digital horiek aintzat har ditzaten.

Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

  • Non: Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Noiz2023ko otsailaren 15ean eta 22an
  • Ordutegia: 9:00etatik 12:00etara
  • Izena emateko epea urtarrilaren 25etik otsailaren 1era
  • Taldea: 20 lagun
Epea:

2023/02/22

Kontaktua:

Gazteen Euskal Behatokia - Telefonoa: 94 4031645

gaztebehatokia@ej-gv.es
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: