Zinexit: Giza eskubideen 12. zinema erakustaldia

Deialdia egiten duena:
Zinexit. Departamento de Igualdad, Justicia y Políticas Sociales
Edukia:

ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Biktimen, Giza Eskubideen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bitartez sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia, Bilbora itzuliko da aurten ere, erreferentziazko lan zinematografikoetatik abiatuta oinarrizko eskubideei buruzko gogoeta egitera gonbidatzeko, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, bertaratutako ikus-entzule guztiei irekitako eztabaida. Ekimenaren hamabigarren edizioa da dagoeneko, eta zazpigarren artea maite dutenentzat oso programazio interesgarria aurkezten du, nazioarteko zinema berrienaren lau titulurekin eta Hollywoodeko klasiko batekin.

ZINEXIT azaroaren 21etik 25era bitartean egingo da, Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetako bere egoitzan. Saioak 19:30ean hasiko dira, eta beti bezala sarrera librea eta doakoa izango da leku guztiak bete arte. Sarrerak leihatiletan egongo dira eskuragarri proiekzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago. Aurtengo egitaraua osatzen duten filmen erakargarritasunaz gain, ZINEXITek proiekzio bakoitzaren ondorengo solasaldietara gonbidatutako pertsonen balio erantsia du.

Epea:

2022/11/25

Eremua:

Euskadi

Bizkaia

Bilbao - Bilbao

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: