Elhuyar zientzia azoka

Deialdia egiten duena:
Elhuyar
Baldintzak:
  • 12 urtetik 18 urtera bitarteko Euskal Herriko gazteak, ikastetxean edo eskolaz kanpo proiektuak garatuta, baina  adinez nagusi baten ardurapean.
  • Gehienez lau kideko taldeak onartuko dira; banaka ere parte hartu daiteke. Sarietako batzuk estatuko edo nazioarteko zientzia-azoketan parte hartzea da, eta horietan, gehienetan, hiru kideko muga izaten da. Arrazoi horregatik, gehienez hiruko taldeak egitea gomendatzen dugu. 
Edukia:

Elhuyar Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako zientzia eta teknologiako proiektuen azoka da. Lanaren emaitza ikerketa-proiektu bat edo proiektu teknologiko bat izango da, eta Bilbon antolatzen den Elhuyar Zientzia Azokako stand batean aurkeztuko dute gazteek. Bidean, ikertzaile profesionalak izango dituzte gazteek bidelagun, lana bideratzen laguntzeko. Horretarako prest ditugu hainbat kolaboratzaile. Eta horrek guztiak ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen du.

Elhuyar Zientzia Azokaren helburuak honako hauek dira:

  1. Gazteei zientzia eta teknologiarekin lotutako bizipenak eta mugikortasun-aukerak eskaintzea, aukera-berdintasuna bermatuta.
  2. Zientzia- eta teknologia-sistemako eragile aktiboak gizarteratzean elkartzea eta inplikatzea (RRI)
  3. Herritarren kultura zientifikoa areagotzea, gizarte kritiko eta irizpidedun baten mesedetan.
  4. Euskararen erabilera sustatzea.

Sariak:

Elhuyar Zientzia Azokak esperientzia aberasgarria eskainiko die talde guztiei. Horretarako, proiektuak profesionalekin garatzeko aukeraz gain, lan onenak sarituko dira zientzia-azoka nazional eta atzerritarretara joateko akreditazioekin, prestakuntza-jardunaldiekin eta beste sari batzuekin. Horiek zentro teknologikoetara egindako bisitetan oinarrituko dira, eta Bilbora joateko izena eman duten eta proiektua osorik amaitu eta aurkeztu duten talde guztien artean zozketatuko dira.

Estatuko eta atzerriko zientzia-azoketara joateko akreditazioa eta diru-laguntza

Estatuko eta Europako zientzia-azoken hitzarmenei esker, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu duten zenbait taldek beste zientzia-azoka batean parte-hartzeko aukera izango du: Exporecerca (Bartzelona), Galiciencia (Galizia), Mostra Nacional de Ciência (Portugal), 'I giovani e le scienze' (Milan) eta Europako MILSET sareko beste zientzia-azoka bat (urtero tokiz aldatuko dena).

Irabazleek zientzia-azoka horietan parte hartzeko sarbide zuzena izango dute, sariari esker ohiko bidea pasa gabe. Azoka horietara joateko bidai-gastuetarako, Elhuyarrek diru-ekarpen bat egingo du, eta parte-hartzaileen esku geratuko da falta dena; Galiciencia azokaren kasuan taldeek ezingo dira izan bi pertsona baino gehiagokoak.

Estatuko eta Europako hainbat zientzia-azokekin lotutako akordioei esker, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu duten zenbait taldek beste zientzia-azoka batean parte-hartzeko aukera izango dute, hala nola:

- Portugalgo  Mostra de ciencia (Porto)

- Italiako I giovani e le scienze (Milan)

- Kataluniako Exporecerca (Bartzelona)

- Galiziako  Galiciencia (Ourense)

- Galiziako Open Science Cambre (A Coruña)

-  Europa mailako MILSET zientzia-azoka, urtero lekuz aldatzen dena.

Prestakuntza-bekak

Talde osoarentzako prestakuntza bekak ere izango dira, formazioarekin jarraitzeko. Bilboko Digipen Institute of Technology-ren eta Bizkaia Talent-en eskutik datoz beka horiek

Zozketatuko diren sariak

  • Ikerketa-zentroetan, zentro teknologikoetan eta enpresetan egonaldiak

Hautatutako lantaldeetan parte hartzen duten neska-mutilek ikerketako benetako profesionalekin eta proiektu teknologikoen arduradunekin ikertzeko aukera izango dute. Hala, gure inguruko profesionalek egiten duten eguneroko lanaren berri izango dute, BRTA korporazioa, Tecnalia, Neiker-Tecnalia, Ikerbaske, BCMaterials, CFM, CIC nanoGUNE eta DIPC zentroetan edo TZBZ eta ERABI enpresei lotutako ikerketa-zentro edo zentro teknologiko bat bisitatuz; eta ikertzaileei eguneroko zereginetan lagun diezaiekete.

  • Bisita museora familiarekin edo lagun-taldearekin.eta bisiten zozketa

Talde batek familia osoa edo lagun-talde osoa gonbida dezake Iruñeko Planetarioa bisitatzera. Jarduera honen helburua zientzia eskola ingurunetik ateratzea da eta, aldi berean, gazteak beren kuadrillarako aisialdi plan bat izatera gonbidatzea.

Epea:

2022/02/28

Kontaktua:

Elhuyar

Zelai Haundi, 3  Osinalde industrialdea  

20170 Usurbil (Gipuzkoa)
T: 943 363 040

azoka@elhuyar.eus
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak: