Ikastaroa-tailerra (Bilbon eta Donostian): 'Gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzioko eta esku hartzeko estrategiak'

Deialdia egiten duena:
Gazteen Euskal Behatokia
Baldintzak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo haiekin elkarlanean dauden pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Gainera, inskripzioaren ordena ere kontuan hartuko da. 

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak, aisialdiko elkarteak eta beste erakunde batzuk)
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.
Edukia:

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du  ‘Gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzioko eta esku hartzeko estrategiak’ ikastaro-tailerra. Hilario Garrudo Hernandezek, psikologo klinikoa, psikoterapeuta eta prestatzaileen prestatzaileakprestatu eta emango du ikastaro-tailerra. 

Helburu nagusiak:

  • Elkargune bat ahalbidetzea gazteekin lan egiten duten langileek aukera izan dezaten gazteen indarkeriazko jokabidearekin zerikusia duten alderdi guztiak elkarrekin aztertzeko eta eztabaidatzeko, bai eta esperientziak partekatzeko ere.
  • Parte-hartzaileen gaitasun psikosozialak hobetzea.
  • Ahal den neurrian, pandemiak gazteengan izan ditzakeen ondorioei aurre egitea.
  • Gazteei eskaintzen zaizkien zerbitzuak optimizatzea eta, ahal bada, gazteen indarkeriaren ondorioz gizartean sortzen ari den ezinegona arintzea.

Helburu espezifikoak:

  • Gazteen indarkeriazko jokabidearen sorrera eta izaera eztabaidatu, aztertu eta ezagutzea.
  • Ikastea indarkeriazko jokabidearen atzean dauden emozioak, sentimenduak eta aldarteak identifikatzen eta maneiatzen, bai eta lanean agertzen direnak ere (pertsona barrukoak eta pertsonen artekoak).
  • Pandemiak gure eta gazteen bizitzetan dituen ondorio psikoemozionalak detektatzea.
  • Gazte-indarkeriaren gaia eguneroko lanean kudeatzeko estrategia, baliabide eta tresna erabilgarriak ematea, bai prebentzioari dagokionez, bai esku-hartzeari dagokionez.
  • Trebetasun psikosozial batzuk (harremanezkoak, kognitiboak eta, bereziki, emozionalak) eskuratzen trebatzea, gaitasun pertsonala eta profesionala garatzeko eta gazteekin lan egitean aplikatzeko.
  • Laguntzea eskuratutako trebetasunak ezartzen gazteekin, indarkeriazko jokabidearen aurrean jarrera alda dezaten eta eguneroko zailtasunei eta gatazkei erantzun alternatiboak eta egokiagoak bila ditzaten.

Metodologia: Tailer teoriko-praktiko formatua izango du, eta, bertan, dinamizatzaileak kontzeptuak azaltzea eta ariketak, egoerak eta kasu praktikoak egitea konbinatuko ditu, edukiak barneratzea eta ikasleek trebetasunak eskuratzea errazteko, nagusiki praktikoa, aktiboa eta parte-hartzailea den irakaskuntza-ikaskuntza metodologia baten bidez.

Lehenengo edizioa Bilbon

  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2022ko urtarrilaren 24an eta 25ean
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: GAZTELERA
  • Leku-kopurua: 16 lagun gehienez
  • Izena emateko epea: azaroaren 25etik abenduaren 17ra 

Bigarren edizioa Donostian

  • Non: Donostian, CRAJen egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2022ko urtarrilaren 26an eta 27an
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: GAZTELERA
  • Leku-kopurua: 16 lagun gehienez
  • Izena emateko epea: azaroaren 25etik abenduaren 17ra 

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. 

Ikastaroan parte hartzeko azaroaren 25ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali.

Izena emateko epea: azaroaren 25etik abenduaren 17ra

Epea:

2022/01/27

Kontaktua:

Gazteen Euskal Behatokia - Telefonoa: 94 4031645

gaztebehatokia@ej-gv.es
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: