GaztePanela: Gazteen Euskal Behatokiaren iritzi-inkestetan parte hartzeko izen-emate irekia

Deialdia egiten duena:
Gazteen Euskal Behatokia
Baldintzak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 34 urte bitarteko gazteak.
Edukia:

Gazteen Euskal Behatokiaren helburuetako bat Euskadiko gazteen egoerari buruzko informazio eguneratua biltzea da, gazteentzako jarduera politikoak diseinatu eta ebaluatu ahal izateko.

Helburu hori lortzeko, zure iritzia behar dugu. 15 eta 34 urte bitarteko gazteen panel egonkor bat osatu nahi dugu, euskal gazteentzat interesgarriak diren gaiei buruzko kontsultak egiteko erreferentea izango dena.

  • Zer da panel bat?

Populazio talde bateko pertsona adierazgarrien talde bat da, aldian-aldian, borondatez informazioa ematen duena. Ematen den informazio guztia anonimoa eta konfidentziala da. Panelean parte hartzea borondatezkoa da; beraz, pertsona bakoitzak erabakitzen du noiz amaitzen duen bere parte-hartzea.

  • Nork osatzen du?

Kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 34 urte bitarteko zu bezalako pertsonek.

  • Zertara behartzen nau?

Kontsulta batzuei erantzun beharko diezu inkesten bidez (online edo telefonoz).

Kasu batzuetan, elkarrizketetan eta/edo eztabaida ?taldeetan parte hartzeko laguntza eskatuko dizugu, baina panelean egoteak ez zaitu parte hartzera behartzen, borondatezkoa izango da.

  • Zenbat aldiz?

Urtebetean 4 kontsulta baino ez dira egingo. Mezu bat iritsiko zaizu posta elektronikoz kontsultaren gaiari buruz informazioa emateko, bete behar duzun inkestarako esteka batekin.

  • Zer lortzen dut? 

Egindako inkesta bakoitzarekin oparien zozketa batean sartuko zara.

Eztabaida taldeetara joatea edo banakako elkarrizketa bati erantzutea kasu guztietan sarituko da.

-

OHARRA: Izen-ematea irekia egongo da lekuak bete arte.

Epea:

2021/12/31

Kontaktua:

Telefonoa: 900909755

gaztepanel2021@ingartek.com
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: