Merkalan 2021: Lanbideren enplegu eta formakuntza azoka

Deialdia egiten duena:
Lanbide. Euskal Enplegu Zerbitzua
Edukia:

Lanbidek Merkalan antolatu du, enplegu eta formakuntza azoka, non Euskadiko enpresen eta enplegu-eskatzaileen premiak bilduko diren.

Merkalan azokaren edizio hau bitarikoa izango da, birtuala eta presentziala, eta bi eguneko iraupena izango du: azaroaren 15a eta 16a.

Plataforma birtualaren bidez erabiltzailea, enplegu-eskaintzetara, formakuntza-aukeretara eta web-mintegietara sartu ahal izango da. Horrez gain, enpresekin harremanetan jarri ahal izango da, eta azaroaren 15erako eta 16rako lan-elkarrizketak adostu ahal izango ditu.

Egun horietan azoka presentziala ere egingo da Gasteizko Europa Jauregian. Bertan, Lanbidek enplegu publikoaren eta pribatuaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuei, formakuntzari eta enpresentzako laguntzei buruzko informazioa emango du. Gainera, azoka birtualera sartzeko gune bat ere gaituko da bertan.

Merkalan, Lanbideren Enplegu eta Formakuntzako Bigarren Azoka Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak antolatutako Enpleguaren Nazioarteko 4. Kongresuarekin batera egingo da.

 

Edizio birtuala eta aurrez aurrekoa:

 

Azoka birtuala

Plataforma azaroaren 8ko 9:00etatik egongo da zabalik, zure elkarrizketak planifika ditzazun.

Aurrez aurreko azoka

2021/11/15: 09:30 -18:00
2021/11/16: 09:30 -15:00

Europa Jauregia Gasteiz

 

 

Epea:

2021/11/16

Kontaktua:

Telefonoa: 945 160 600

feriamerkalan@lanbide.eus
Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Donostia / San Sebastián - Donostia / San Sebastián

Zurriola,

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: