'Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak' tailerra (Bilbon eta Donostian)

Deialdia egiten duena:
Gazteen Euskal Behatokia
Baldintzak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten duten edo haiekin elkarlanean dauden pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Gainera, inskripzioaren ordena ere kontuan hartuko da. 

  • Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak, aisialdiko elkarteak eta beste erakunde batzuk)
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.
Edukia:

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: gazteekin lan egiten duten profesionalei ikuspegi eta erreminta pedagogikoak ematea: genero ikuspegitik abiatuz, hezkuntza formal zein informalean, gizon nerabeekin lan egitea errazten dutenak, hain zuzen ere.

Helburu zehatzak:

  • Gure kultura eta gizartean bizi diren gizonen bizitza eraikitzen eta baldintzatzen duten genero bidezko sozializazio-mekanismoak identifikatzea.
  • Genero maskulinoaren estereotipo eta ezaugarri nagusiak identifikatzea, femeninoekiko oposizioan.
  • Baldintzapen guzti hauek gizonen bizitza emozional, mental eta fisikoan dituzten ondorioak ulertzea.
  • Eredu patriarkal hegemonikoaren aurrean maskulinitate alternatiboak aurkeztea.
  • Gizon nerabeekin lan egiten duten profesionalei erreminta pedagogiko zehatzak helaraztea.

Metodologia:

Zuzendutako eztabaidaren bidez eta talde, bikote zein topaketa taldeetan oinarritutako metodologiak erabiliz, ikasketa esanguratsu eta adierazgarri bat bultzatuko da. Horrez gain, irakaslearen aldetik azalpen eta erakusketa teorikoak ere egingo dira.

Noiz eta non:

Lehenengo edizioa Bilbon

  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2021eko azaroaren 3an eta 10ean
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: Irakasleak gaztelera erabiliko du. Dena den, partaideek erabili ahal izango dute bai euskara, bai gaztelera.
  • Leku-kopurua: 12 lagun gehienez
  • Izena emateko epea: urriaren 14tik 22ra
  • Izena ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus 

Bigarren edizioa Donostian

  • Non: Donostian, CRAJen egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2021eko azaroaren 4an eta 11an
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: GAZTELERA
  • Leku-kopurua: 12 lagun gehienez
  • Izena emateko epea: urriaren 14tik 22ra
  • Izena ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus 
Epea:

2021/11/11

Kontaktua:

Gazteen Euskal Behatokia - Telefonoa: 94 4031645

gaztebehatokia@ej-gv.es
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: