DSS_week inn: Talentuaren azoka. Donostia: 2021-10-19

Deialdia egiten duena:
Donostiako Udala
Edukia:
  • Non: Donostiako Kursaal Jauregian.
  • Noiz: 2021-10-19n.

Gazte talentuaren bila dabiltzan Donostiako erakunde eta enpresa berritzaileagoak bilduko dituen ekitaldia. Gure gazteen eskura dagoen lan-aukera zabala. Enpresek eta gazteek elkar ezagutzeko eta benetako lan-aukera baterako elkarrizketa izateko gunea.


Gainera, lanbide orientazioko hainbat tailer eta banakako saio emanen dira.

LANTEGIAK ETA HITZALDIAK:

*10:00 – 10:30

Tailerra: Gaitasunen eta jarreraren garrantzia egungo lan merkatuan.

Lantegi praktikoa, enpresek zer bilatzen duten eta enpresa bateko ziurgabetasun-uneetan zailtasunei nola aurre egin jakiteko.

*11:00 – 11:30

Tailerra: CVrako eta elkarrizketarako tipak: zer egin eta zer ez egin:

Parte-hartzaileek planteatutako zalantzei erantzuteko tailer praktikoa.

*12:00 – 12:30

Donostian garapen profesionaleko aukera bati ekitea.

Hastapenak: ekintzailetza, pertsonei garapen profesionalean eskaintzen dizkien aukerak eta Donostian proiektu berritzaile bati ekiteko modua

*13:00 – 13:30

Tailerra: Nola eraiki karrera profesionala

Karrera profesional baten ibilbideak eta faseak ezagutzeko tailerra

Epea:

2021/10/19

Kontaktua:

Donostiako Sustapena

San Roque Kalea, 120

20009 Donostia
T. 943 482 800

fomentoss@donostia.eus
Eremua:

Euskadi

Irudiak: