Boluntariotza Astea: Gizarte-partaidetza eta unibertsitatea

Deialdia egiten duena:
Bolunta, Boluntariotza eta Gizarte-partaidetza
Edukia:

#boluntariotza Astea ekitaldiaren edizio berria euskal unibertsitateekin lankidetzan, UNIKIDE programaren barruan.

Irailaren 27tik  urriaren 1era 

Ikasleen elkartasuna eta parte-hartze soziala sustatzen jarraitzeko helburuarekin, #boluntariotzaAsteak, Bizkaiko hainbat boluntariotza erakunde garatzen duten lana ezagutzeko aukera eskainiko du, euren heziketa konpromiso sozial bat onartzearekin uztartzeko aukera planteatuz.

Asteak zuzeneko konexioak eta aurrez aurreko jarduerak izango ditu:

  1. ESPERIENTZIA- MAHAIAK, non unibertsitateko gazte boluntarioek beren esperientzia kontatzeko.
  2. ELKARTE-ERAKUSTOKIAK, bertatik erakundeek beren antolaketa aurkezteko.
  3. GAIKAKO HITZALDIAK. Erakundeek gune bat izango dute lantzen ari diren gaur egungo gizarte-gaiak zabaltzeko.

Guztira 5 esperientzia-mahai, 5 hitzaldi eta 60 gizarte-erakunde baino gehiago elkarte-erakustokietan izango dira.

Programazio osoa webgunean eta sare sozialen (#boluntariotzaAstea) bidez ikus eta jarrai daiteke.

Unibertsitatea eta boluntariotza

Unibertsitatea lehentasunezko kolektiboa da sentsibilizazio-ekintzen sustapenari dagokionean, baita boluntariotza programetan parte-hartze aktiboa bultzatzera bideratutako estrategien sustapenari dagokionean ere.

Horretaz jakitun, UNIKIDE programa martxan jarri dute boluntak eta Bizkaiko Unibertsitateek. Programaren helburua da unibertsitateko komunitatearen parte-hartze soziala sustatzea; horretarako, unibertsitatea bera parte-hartze solidarioan, konpromiso sozialean eta herritarren parte-hartze aktiboan oinarritutako espazio gisa indartu nahi du. Aipatutako programaren garapen-esparruan kokatuta dago Boluntariotzaren Azoka.

UNIKIDE ondoz ondoko Boluntariotzaren Euskal Planen garapenari egiten zaion ekarpen legez jaio zen, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzaren babesa ere badu. Instituzio horrek esparru arauemailea ezarri, eta bere garapenean agintari izateko ardura dauka, EAEko akzio boluntarioa onartu, bultzatu eta arautzeko.

Epea:

2021/10/01

Kontaktua:
BOLUNTA

Erronda kalea z/g
48005 Bilbo

T. +34 94 416 15 11

bolunta@bolunta.org
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: