Ikastaro online: Europako gazteria-proiektuen diseinua eta kudeaketa. Erasmus+ Juventud eta Eruopako Elkartasun Kidegoa

Deialdia egiten duena:
Gazteen Euskal Behatokia
Baldintzak:

Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk).
  • Gizarte eta familia hezitzaileak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak.
Edukia:

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Europako gazteria-proiektuen diseinua eta kudeaketa. ERASMUS+GAZTERIA eta EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA programen berrikuntzak 2021-2027 Europako diru-laguntzen esparruan' ikastaroa online. Kurtsoa Jorge Sáezek, Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikariak eta Oihane Amoedok, KAEBNAIko Nazioarteko Mugikortasu teknikaria eta Europako boluntario -EBZ- ohiak emango dute. 

Ikastaroa amaitzean, ikastaroaren hartzaileek programen berrikuntzak zertan datzan, nork parte har dezakeen eta nola parte har dezakeen jakingo dute.  

Helburuak:

  • Erasmus + Gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoa programaren berritasunak ezagutaraztea; lehentasun berriak eta gazteen mugikortasun-proiektuak garatzeko ekintzak.
  • Aurreko programan parte-hartzaileen arteko esperientziak, metodoak eta gogoetak trukatzea, edo esperientzia ekintza berriak garatzearen alde.
  • Gazteen mugikortasunerako ekintzen esparru berriaren barruan proiektu berrien sorrera bultzatzea.
  • Erasmus + Gazteria eta Europako Elkartasun Kidegoa programaren aplikazio berriak eta eskabide-orri elektronikoa praktikan jartzea.

Noiz eta non:

  • Online. Formakuntza birtuala. Zoom plataforma
  • Noiz: 2021eko otsailaren 23an, 24an eta 25ean
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea: 2021eko urtarrilaren 14tik 24ra
Epea:

2021/02/25

Kontaktua:

Gazteen Euskal Behatokia - Telefonoa: 94 4031645

gaztebehatokia@euskadi.eus
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: