Formazio eskeintza - Zer dira entrenatzaile ikastaroak?


Betidanik, teknikarien prestakuntza federazioen esku egon da. Federazio bakoitzak egoki ikusten zituen ikastaroak eskaintzen zituen eta alde handiak zeuden, kirol batetik bestera, eskola-kopuru, helburu, sartzeko baldintza, ebaluazio, maila eta abarretan. Gainera, federazioek edo entrenatzaile eskolek sortutako araudiek erregulatzen zituzten irakaskuntza hauek, eta ez zuten inolako balio akademikorik; balio profesionalari dagokionez, berriz, federazio bakoitzak bere esparruan aitortzen ziena besterik ez zuten.

 

Gaur egun egoera hori aldatu egin da. Egungo errealitatean eragina duten lehenagoko araudiak badauden arren, abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretua hartuko dugu abiapuntutzat (Real Decreto 1913/1997, de 19 de diciembre, por el que se configuran como enseñanzas de régimen especial las conducentes a la obtención de titulaciones de técnicos deportivos, se aprueban las directrices generales de los títulos y de las correspondientes enseñanzas mínimas).

 

Dekretu honen argitalpenak izan duen ondorio nagusia zera izan da, kirol teknikarien irakaskuntzak hezkuntza-sisteman sartu direla, hau da, irakaskuntzok balio akademiko eta profesional osoa dutela. Ikasketa hauek berariazko lanbide heziketako heziketa-zikloen antzeko ezaugarriak dituzte egiturari (erdiko eta goiko mailak), sartzeko eskakizunei eta titulazioari dagokienez.

 

Halaber aipatu behar da titulu hauek modalitate edo espezialitateka antolatu direla eta, beraz, aipatu dugun 1913/1997 ED horretaz gain, modalitate bakoitzak bere tituluak arautu behar ditu. Gaur egun kirol hauei dagozkienak baino ez daude onartuta: mendia eta eskalada (318/2000 ED), neguko kirolak (319/2000 ED), futbola eta areto-futbola (320/2000 ED), atletismoa (254/2004 ED) eta eskubaloia (361/2004 ED).

 

Gainerako modalitateak, beren tituluei buruzko barariazko araudia onartzen ez den bitartean, ECD/3310/2002 Aginduaren arabera erregulatuko dira (agindu horren bitartez arautzen dira curriculum-alderdiak, eskakizun orokorrak eta prestakuntzaren eragina). Ez dago jakiterik zein erritmotan onartuko diren gainerako modalitateen berezko araudiak (mendia eta eskalada, neguko kirolak eta futbola eta areto-futbola modalitateetan egin den bezala), baina dirudienez, "igaroaldiko agindua" izango da modalitate gehienetan datozen urteetan aplikatuko den araudia. Hona hemen laburpena:

Nork sustatu ditzake irakaskuntza horiek: Kirol Zuzendaritzak, Espainiako Federazioek edo Euskal Federazioek.
Ikastaroak egiteko kirol Zuzendaritzaren baimena behar da.
Sarbidea
I. maila:
16 urte, DBHko graduatua, sarrera-proba / kirol-merezimendua.
18 urte, heldutasun-proba.
II. maila: I. maila gainditzea.
III. maila:
batxilerra eta II. maila gainditzea, sarrera-proba / kirol-merezimendua.
20 urte, heldutasun proba.
Irakaskuntzen onarpena: Kirol Kontseilu Gorenak Kirol Zuzendaritzaren proposamenez.
Prestakuntza-korrespondentzia mota desberdinak aurreikusten dira, aurreko ikasketak konbalidatzeko.
Gutxieneko ordu-banaketa:
 

 I. maila orduak 

II. maila orduak 

 

III. maila orduak

 
 Bloke komuna

 45

 70

 100

 Berariazko blokea

 75

 210

 300

 Praktika-aldia

 150

 200

 200

Guztira

 270

 480

 600

Kirolaren Euskal Eskolak eskeintzen dituen entrenatzaile ikastaroak aipatutako igaroaldian dauden joko moldeei dagozkienak dira. Mendia eta eskalada, negu kirolak, futbola eta areto futbola, atletismoa eta eskubaloiko ikastaroetan interesa dutenek, Euskadiko Federazioetara jo behar dute.


 

Azken eguneratzea: 2008/01/02