Zaintzaile 14 plaza Nafarroan
Gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko lanbide kualifikazioa, urriaren 19ko 1368/2007 Errege Dekretuak ezarria, frogatzea.
Horretarako, baldintza hori frogatutzat joko da, honako titulu hauetakoren bat (edo baliokidea) izanez gero edo hori eskuratzeko moduan egonez gero:
–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua, apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretuak ezarria, edo Klinikako teknikari laguntzailearen, Psikiatriako teknikari laguntzailearen eta Erizaintzako teknikari laguntzailearen titulu baliokideak, apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuan ezarriak.
–Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikari titulua, azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuak arautua, edo Arreta Soziosanitarioko teknikariaren titulu baliokidea, maiatzaren 2ko 496/2003 Errege Dekretuak ezarria.
–Gizarte integrazioko goi mailako teknikari titulua, uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretuak ezarria, edo Gizarte integrazioko goi mailako teknikariaren titulu baliokidea, abenduaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretuak ezarria, 2017ko abenduaren 31n zaintzaile lanbide-kategorian lan egiten ari zirela frogatzen duten profesionalentzat.
Halaber, baldintza hori frogatutzat joko da, titulu hauetako bat izanez gero edo hori eskuratzeko moduan egonez gero: DBHko graduatua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketakoa, lehen mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokidetzat hartutako beste bat. Horrez gain, honako ziurtagiri profesionaletako bat ere izan beharko du:
–Gizarte erakundeetan mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria, abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuak arautua.
–Zaintzaileen/gerokultoreen lanbide-kategoriarako salbuespenezko lanbide gaikuntzaren ziurtagiria, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emana edo gizarte zerbitzuetan eskumena duten autonomia erkidegoek zehaztutako beste erakunde publiko batek.
–Zaintzailearen lanbide-kategoriaren gaikuntzak aitortzen dituen ziurtagiria, lan esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaikuntzak egiaztatzeko prozeduraren bidez ebaluatuta.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.
Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko hamalau lanpostu, D mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira.
1.2. Hamalau lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:
- Zazpi lanpostu, txanda irekian.
- Zazpi lanpostu, igoera txandan.
2019/10/30
Nafarroako Gobernua
Carlos III.aren etorbidea, 2
31002 Iruña
AE gainerakoa
Comunidad Foral de Navarra
Navarra
