Garapen iraunkorraren eta garraioaren gaineko txostena

Eusko Jaurlaritzak garapen iraunkorraren inguruan duen web-orrian garraio-sistemen eta horien inguruko azpiegituren analisi bat dator. Analisi horrek, egun garraiobide batzuen eta besteen artean dagoen desorekak ingurumenean eragiten dituen ondorioak azaleratzen ditu.

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-6152/es/contenidos/informacion/transporte/es_10076/introduccion.html

Azken urteotan, hazkunde ekonomikoak eta gizarteak mugitzeko duen behar handiagoak eraginda, garraioa ikaragarri hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan. Bai bidaiarien, bai salgaien garraioan errepideko garraioa hazi da gehien (kontuan izan behar da penintsulatik Europarako bidea eta alderantzizkoa egiten dutenentzat oso igarobide garrantzitsua dela EAE), eta horrek ondorio nabarmenak eragin ditu ingurumenean, airekoarekin batera, errepideko garraioa baita baliabideak ingurumenaren ikuspuntutik okerren baliatzen dituena.


EAEn eraiki diren garraio-azpiegituren kopuruak eta tamainak presio larria egiten dute lurraldean eta paisaian. Klima aldaketa eragiten duten berotegi-efektuko gasen isurketak, gas kutsatzaileak eta garraiobideek egiten duten zaratak eragiten dute presio gehien ingurumenean. Presio horien ondorioz ekosistemek eta pertsonek aldaketak nozitzen dituzte: eritasunak sortzen dira, baliabide naturalak urritu, eta lurraldearen balio natural eta paisajistikoak narriatu.


Egoera horri erantzun bat eman ahal izateko, hazkunde ekonomikoa eta garraioaren hazkundearen arteko harremana eten egin nahi da, eta, pixkanaka, errepideko garraioaren ordez, trenbidea eta itsasoko garraioa hobetsiko duen garraio-sistema baterako bidea erraztu.

Ikus http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-6172/eu/contenidos/publicaciones/diagnostico_2004/eu_9154/indice.html


Interesgarria den "Garraioa eta ingurumena Euskal Autonomia Erkidegoan. GI 2002 adierazleak" (pdf, 1,33Mb) ikus dezakezu.



 

Azken eguneratzea: 2006/01/12