Euskadiko etxebizitzaren erabilerari buruzko txostena 2021

Xehetasunak

2021eko azken hiru hilabeteetan egin zuten Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Erabilerari buruzko Inkesta (aurrerantzean, EEI). Datuak 2019ko aldi berarekin alderatuz gero, pandemiaren aurretik eta ondoren Euskadin etxebizitzen erabilerak izandako bilakaeraren irudia eskura daiteke. Orain dela gutxi, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Estatistika Organoak estatistika honen emaitza nagusiak jasotzen dituen txosten estatistiko bat argitaratu du. Txosten estatistiko hori osatzea eta “kudeagarria” deritzon etxebizitza motan sakontzea da txosten honen helburua, etxebizitza hutsak mobilizatzera bideratutako politikak eta neurriak diseinatzen laguntzeko, baita Bizigune edo ASAP bezalako programak diseinatzen laguntzeko ere.

Txostena (PDF, 732 KB) (leiho berri batean irekitzen da) 2022/10/27