2012ko Osalan jardueren memoria

2012ko Osalan jardueren memoria (pdf, 769 KB)

OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen 2012ko Jarduera Memoriak laburbiltzen ditu erakunde autonomo honek Euskal Autonomia Erkidegoko laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako hainbat alorretan ekitaldian gauzatu dituen jarduerak.

Osalanen jarduera 2012rako diseinatutako Kudeaketa Planaren araberakoa izan da. Plan horren garapenean zenbait doitze egin dira, bai itxaropenak betetzeko itxurarik ez zuten jarduerak bideratzeko, bai prebentzioaren alorrean identifikatutako premia berriei erantzuteko.

Iaz bezala, Osalanen 2012ko jarduera bideratu duten oinarriek dokumentu horretan ezarritako balioak dituzte inspirazio-iturri. Aipagarriak dira, besteak beste, honako balio hauek:

Laneko segurtasun eta osasunaren alorreko eragile garrantzitsuekiko lankidetza bultzatzea, bai eta gaian diharduten profesionalekin eta espezialistekin elkarlanean jardutea ere, ahaleginak batzeko, helburu partekatuak lortze aldera.

Euskal Autonomia Erkidegoak laneko arriskuen prebentzioan dituen arazo zehatzetan eragitea, berariaz diseinatutako ekintzen bidez, honako printzipio hauek oinarri hartuta: kalitatea, eraginkortasuna, eta baliabide publikoei onura handiena ateratzea.

Egoera-aldaketak identifikatzea eta Osalanen esku-hartzeen eragina zehaztea, etengabeko jarraipenaren eta gure ekintzen emaitzen ebaluazio zorrotzaren bidez, eta malguak izatea, lanaren antolaketa dinamiko baten bidez doikuntzak egiteko.

Osalanen 2012rako Kudeaketa Plana, batez ere, erakundeko langileen ahaleginari eta inplikazioari esker gauzatu da, bai eta gurekin lankidetzan aritu diren pertsona, erakunde eta entitateen laguntzari esker ere. Horiei guztiei eskerrak eman behar dizkiegu, benetan.