2011ko Osalan jardueren memoria

Atseginez natorkizue berriz ere OSALAN – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Urteko Memoria aurkeztera, bertan EAEn 2011. urtean zehar eta Laneko Arriskuen Prebentzioarekin zerikusia duten esparru ezberdinetan egindako jarduketak jaso direlarik.

Krisialdi ekonomikoaren egoerak eta Estatuko Administrazioak Eusko Jaurlaritzari Enplegu arloan egindako transferentziaren ondoriozko aldaketek sortutako eszenatoki bereziki zailean Osalanek egindako lan handia nabarmendu nahi dut.

Gure jarduna, 2011-2014ko Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Estrategiaren barruan 2011rako diseinatu genuen Kudeaketa Planera mugatu da eta bertan ezarri ziren balioen araberako helburuak izan ditu:

- Laneko Arriskuen Arloan egiteko garrantzitsua duten eragileen eta arloko profesional eta espezialisten inplikazioa eta parte-hartzea bilatu da, partekatutako helburuak lortzeko ahaleginak bateratze aldera.

- Euskal Autonomia Erkidegoak Laneko Segurtasun eta Osasunaren esparruan dituen arazo zehatzak ekintza berezien bitartez ebazteari garrantzi berezia eman zaio, ekintza horiek kalitate, eraginkortasun eta Administrazioko baliabideak ahal den gehien aprobetxatzeko printzipioen arabera diseinatuta daudela.

- Inguruneko aldaketen aurrean malgutasunez jokatu da, lanaren antolaketa dinamiko baten bitartez eta etengabeko jarraipen- eta ebaluazio-sistemarekin.

- Osalanek antolatutako dibulgaziozko jazoera zientifiko ugari antolatu dira, horietara jende ugari bertaratu eta bertaratu direnak interes handiz jarraitu dituztelarik.

- Ikerketa bultzatu da, laneko arriskuen prebentzioaren esparruan oinarrizkoa delako eta esparru horren inguruan jakintza sortzeko sustatu behar baita.

Erakundearen jarduna laburtzen duen Memoria aurkezteko sarrerako lerro labur hauek baliatu nahi ditut, halaber, Osalaneko langileei egindako ahalegin eta eskainitako dedikazioa eta gurekin elkarlanean aritu diren pertsona eta Erakunde guztien inplikazioa eskertzeko.

 

2011ko Osalan jardueren memoria (pdf, 762 KB)