2008ko OSALAN JARDUEREN MEMORIA. LABURPENA

2008ko Osalan jardueren memoria. Laburpena. (pdf, 6,08 mb)

Osalanen jardunaren oinari diren funtsezko zutabeen inguruan, hau da, lan-arloko Segurtasun, Higiene, Ingurumen eta Osasunaren inguruan, kasu honetan eta ondoren zehazten diren askoren artean, ondorengo ekintzak nabarmentzea komeni da:

• Ikuskaritza Jardunaren Zatikako Plana deritzonaren ondoriozkoak. Honako plan honen helburua ondorengoak kontrolatzea da: Eraikuntza Sektoreko Obrak eta Obren Azpikontratak, Industria, Lehen eta Zerbitzuen Sektoreetako ETEak, eta Industria-mailako Arriskua duten Enpresen Irekiera. Horretarako, Gaitutako Teknikariaren bitartez ikuskaritza-baliabideak indartu behar izan dira, teknikari hori arduratuko baita aipatutako Planaren kontrolaz.
• Prebentzio Zerbitzuek eta Asistentzia Sistema Publikoak, Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin batera Profesionaltzat Sailka litezkeen Gaixotasunak Jakinarazteko Sistema abian jartzearen ingurukoak.
• Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko III. Biltzarra.