Euskal Autonomia Erkidegoko ur-baliabideak kudeatzeko azterketa-kasuaren laburpena.

Xehetasunak

Ur-baliabideak Ebaluatzeko Mundu-mailako Programa (WWAP, ingelesezko siglatan) NBE-Ura eratzen duten NBEko 24 erakundeek babesten dute.

WWAP-ren produktu nagusia Munduko Ur-baliabideen Garapenaren gaineko Nazio Batuen Txostena (WWDR) da. Hiru urtean behin argitaratzen da Uraren Mundu-mailako Foroan, eta bigarren aldia da oraingoa. Argitalpen horretan, "munduko herrialdeetako eskualde guztien inguruko ikuspegi orokor eta eguneratua eskaintzen da: ur gezaren egoera eta erabilera, urari lotutako arazo larriak eta horiei aurre egiteko jendartean erabiltzen diren mekanismoak".

Azterketa-kasu izenekoak txosten horren zati dira: "tokiko" esperientziak dira. Esperientzia horiek, besteak beste, honako hauek nabarmentzea dute helburu: hainbat baldintza fisiko, klimatiko eta sozio-ekonomikotan ur-baliabideek duten egoera eta ur-baliabideen sektoreak dituen erronkak.

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren azterketa-kasu bateko esperientzia, beste hamabost esperientziarekin batera, Mexikon ospatu zen Uraren Mundu-mailako IV. Foroan aurkeztu zen 2. txostenerako hautatu zen.

Ur-baliabideak kudeatzeko konpromiso handia ikusita, eta aurreko txostena argitaratu zenetik EAEn uraren arloan izan diren aurrerakuntzak aintzat hartuta, WWAP-k berriz gonbidatu du Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila Munduko Ur-baliabideen Garapenaren gaineko Nazio Batuen hirugarren txostenean parte hartzera. 2009an argitaratuko da txosten hori, Uraren Munduko V. Foroan, eta beste azterketa-kasu bat aurkeztuko da.


Agiri hau hurrengo azterketa-kasuaren aurrerapen umil bat da; gaur egun lanketa-fasean dago, eta 3. txostenean agertuko da.