Euskal Autonomia erkidegoan eginiko trazaketa-saioen gaineko informazioa bildu eta homogeneizatzea. Trazatzaileen erabilera arautzeko proposamena.

Xehetasunak

Lan honen helburua, izenburuak dioen moduan, honetan datza:

a) Erakunde publikoek, unibertsitateek eta espeleologia-taldeek, besteak beste, EAEko akuiferoetan trazatzaileekin egindako saioen gaineko informazioa biltzea.

b) Informazioa homogeneizatzea. Datu-base geo-erreferentziatu bat diseinatu eta prestatzea.

c)EAEko akuiferoetan trazatzaileen erabilera arautzeko neurriak proposatzea.

Azterketa hau URA Ur Agentziak agindu du, eta UPV-EHUko Hidrogeologiako Ikerketa Taldeak (Geodinamika Departamentua) zuzendu.