Garraioaren kanpoko kostuak Euskadin 2004.eko txostena

Azterlan honetan Euskadiko lurreko garraio moduak aztertzen dira: errepidekoa zein trenbidekoa, airekoa eta itsasokoa alde batera utziaz. Honen arrazoia da azterlan honen xedea Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailaren tresna bihurtzea dela eta Sail honen eskuduntzak (Foru Aldundikoekin batera) bi arlo horiei dagozkie gehien bat.

Kontutan hartutako kontzeptuak Europan eta nazioartekoan egin diren antzeko ikerketetan ezarritakoak dira. Kontzeptu hauek gardentasun osoz erabili dira, arlo hauetan erabakiak hartzeko erantzukizuna dutenek eraginkortasunez  jokatu ahal dezaten azpimarragarrientzat jo izandako externalidadearen kausa-ondorio erlazioan.

Aipatu gardentasuna honako atal hauetan islatzen da: erabilitako hasierako datuak gauzatzean, sorburu duten iturrietan, erabilitako metodologian eta azterketaren ondorioz lortutako emaitzetan.

Kostuen esleipena kostu motaren arabera egiten da garraio moduen kategoria bakoitzarentzat. Ondoren, kostu hauek garraiatutako unitate bakoitzeko banatzen dira. Azkenengo zati hau aztertutako moduaren eraginkortasunaren adierazle da. Batzuetan (kostuak eguraldi aldaketagatik), bestelako egoerak sortzen dira bilatutako helburuaren arabera: epe labur ala epe luzerakoak.

Eremu bereko beste txostenen aldean, honetan, esan bezala, lurreko garraio moduak jorratzen dira bakarrik, erabilitako datu-baseak eta azterketa-prozedurak eguneratuta daude eta, ondorioz, kostuen zenbatekoak gutxitu egin dira, eta,azkenik, garraio eredu zehatz batean oinarrituta dago, EAE osoa kontutan hartzearekin batera hiri mailan oso zehaztuta delarik. Gainera, eredu honen erabilerari esker azterlanaren proiekzioa 2020. urtera arte luzatu daiteke. Bestalde, azterlan honetan saiatu gara zehatz-mehatz azaleratzen kanpoko kostuen estimazio prozesuan jarraitutako urrats guztiak.

Aurrerapen gisa, adieraziko dugu externalidade gehien eragiten duten kontzeptuak istripuak, aire-kutsadura eta pilaketa direla. Errepideko garraioa osoko kostuen protagonista nagusia da, izan ere, unitate gehien garraiatzen duena da. Bestalde, trenbidekoaren eragin erlatibo handiena hiri-eremuko kostuetan eta zeharkako ondorioetan datza.

1.- Ekintzen laburpena (pdf, gaztelaniaz, 1,24 Mb)

2.- Abiapuntuen eranskina I (Datu sozio-ekonomikoak) (pdf, gaztelaniaz, 900Kb)

3.- Abiapuntuen eranskina II (Enplegu datuak) (pdf, gaztelaniaz, 1,17 Mb)

4.- Abiapuntuen eranskina III (Enplegu eta ibilgailuen datuak) (pdf, gaztelaniaz, 400Kb)

5.- Abiapuntuen eranskina IV (Trafiko kopuruak, garraio azpiegiturak, ibilgailu-parkea eta istripu-tasa) (pdf, gaztelaniaz, 970Kb)

6.- Abiapuntuen eranskina V (Zarata-neurketa) (pdf, gaztelaniaz, 950Kb)

7.- Abiapuntuen eranskina VI (Kutsadura eta oinezko hiri-mugikortasuna)) (pdf, gaztelaniaz, 430Kb)

8.- Abiapuntuen eranskina VII (Modelizazioa eta pilaketa kopuruak). Glosarioa eta Bibliografia (pdf, gaztelaniaz, 300Kb)

 

Azken eguneratzea: 2007/04/25