Euskararen B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekia (2024. urtea)
Deialdia egiten duena:
HABE
Baldintzak:
- Gutxienez 16 urte beteta izatea izena eman nahi den azterketaldiko matrikula egiteko epearen barruan.
- Matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea (80 €).
Edukia:
Deialdiaren egutegia:
1.– 2024an bi azterketaldi antolatuko ditu HABEk, HEOCaren B1, B2, C1 eta C2 mailetako euskarazko komunikagaitasun-maila egiaztatu ahal izateko.
2.– Bi azterketaldi horietan parte hartzeko izena emateko epeak hauek izango dira:
a) 2024ko apirilaren 2tik 9ra bitartekoa, biak barne, lehen azterketaldian, eta
b) 2024ko irailaren 9tik 15era, biak barne, bigarren azterketaldian.
Epea:
2024/09/15
Kontaktua:
HABE
- Vitoria-Gasteiz kalea, 3. Donostia-San Sebastián.
- Kale Nagusia, 85. Bilbao.
- Samaniego kalea, 2. Vitoria-Gasteiz.
Eremua:
Euskadi
Iturria:
2024-02-7ko 28. EHAA.
Erlaziodun Loturak: