2024ko Auzolandegiak iragartzeko kartel lehiaketa

Deialdia egiten duena:
Eusko Jaurlaritza. Lehendakaritza. Gazteria Zuzendaritza
Baldintzak:
  • Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea. 
  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Egile bakoitzak gehienez 2 lan aurkeztu ditzake.
  • Lehiaketan sarituriko kartela, 2024ko Auzolandegiak programa iragartzeko erabiliko da, euskarri ezberdinetan.
  • Lanak originalak izango dira.
  • Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.
Edukia:

Kartelaren konposizioa piktorikoa, fotografikoa, digitala eta abar izan daiteke.

Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako* herrialde batera.

Bidaia 2024an zehar egin beharko da.

* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du lankidetza proiektu bat egin den Hego Amerikako herrialdeen artean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2023 programaren barne. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan- etorriko hegazkin txartela izango da saria. Joan eta etorria nazioarteko aireportu berdinetik egingo da. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Peru.

Epea:

2024/02/16

Kontaktua:

Zuzenean

Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua

Vitoria-Gasteiz

.

Andia, 13

Donostia-San Sebastián

.

Gran Vía, 85

Bilbao

.

Telefonoa: 012  

.

Gazteria Zuzendaritza

Donostia, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

gazteaukera@gmail.com
Eremua:

Euskadi

Erlaziodun Loturak:
Irudiak: