Gipuzkoako Foru Aldundian praktika akademikoak egingo dituzten LHko prestakuntza zikloetako nahiz unibertsitateetako ikasleei ikasketa laguntzak

Deialdia egiten duena:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Baldintzak:
  • Lanbide Heziketako ziklo bateko edo unibertsitate bateko ikasle izatea eta ikasten duen ikastetxeak hautatua izatea.
  • Sinatzea akordio edo hitzarmen berezia eta praktikak onartzeko agiriak, kasu bakoitzari dagozkion oinarri arautzaileen II. eta III. eranskinetan jasotako ereduaren arabera, eta baita ere praktikak egin ahal izateko beharrezkoak diren gainerako agiriak.
  • Prestakuntza modulua edo praktika akademikoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren lantokietakoren batean egitea.
Edukia:

Gipuzkoako Foru Aldundiak ikasketetarako lagun­tza bat ordainduko dio hilero ikasle bakoi­tzari praktika akademikoak egiteagatik sor­tzen zaizkien gastuak konpen­tsa­tzeko.

Laguntza hau hileko 300 eurokoa izango da; hileko 350 eurokoa izango da, berriz, %33 edo gehiagoko desgaitasunen bat duten ikasleentzat.    

  • Eskaerak aurkezteko eta horiek ebazteko EPEA: Ikasketa laguntza edo poltsa emateko eskaerak ikasleak dagokion praktika akademikoa formalizatzen duen unean aurkeztuko dira, eta Foru Agindu bidez ebatziko dira, aurkezten doazen heinean, aurrekontua agortu arte.
Epea:

2023/12/31

Kontaktua:

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoa Plaza, z/g

20004 Donostia

Telefonoa: 943 11 21 11

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Iturria:
2023-01-2023ko 17. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: