'Sormenaren Kabia' Alkizan egonaldi artistikorako beka

Deialdia egiten duena:
Alkizako Udala
Baldintzak:

Deialdi honetan adinez nagusia den edozein sortzailek parte hartu dezake, eskarmentu handikoa nahiz hasi berria izan. Artistek bakarka zein taldean aurkeztu ditzakete euren proposamenak.

Proiektuak edozein diziplina artistikotakoak izan daitezke: teknologia berriak, antzerkia, dantza, literatura, eskultura, bertsolaritza, arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, argazkilaritza, diseinua, moda eta abar.

 

Edukia:

Hautatuak diren egileei lanerako zenbait espazio, aholkularitza artistikoa; izaera bereko beste hainbat ekimen ezagutzeko erraztasunak; euren lana ezagutzera emateko berariaz egindako ikus-entzunezko bat, ostatua eta babes ekonomikoa eskaintzen dizkie SORMENAREN KABIAk:

  • Aukeratutako proiektuei 1000€ko beka bana emango zaie; diru hori nahi dutenerako erabili ahal izango dute eta ez dute ordainagiririk aurkeztu beharko.
  • Beka jasoko dutenek, Koldobika Jauregiren aholkularitza jasoko dute, hala nahi izanez gero.
  • Alkizako Udalak Lete Apartamentuetako batean hiru asteko egonaldia ordainduko die hautatuak izan diren lagunei. Apartamentuek, gehienera ere, lau lagunentzako tokia eskaintzen dute. Horietako bat elbarrientzako egokituta dago.
  • Antolakuntzak proiektuen ezaugarrietara egokitzen diren lanerako espazioak egokitzeko konpromisoa hartzen du bere gain. Edozein kasutan ere, sortzaileek honakoak eskura izango dituzte:
    1. Alkizako Plazan dagoen lanerako espazio bat.
    2. Koldobika Jauregiren Ur Mara Museoko espazioak eta baliabideak.
    3. Lete Landa-etxean, aurkeztutako proiektuen ezaugarrietara egokitutako gune bat.
    4. Inazio Urruzola Txakolindegian, hautatutako proiektuetara egokitutako espazio bat. Nahi izatera, mahastiak ere sortzaileen lanerako gune izan daitezke.
  • Hautatutako artistek Alkizan zer eta nola egin duten ezagutzera emateko proiektu bakoitzeko ikus-entzunezko bana ekoiztuko du antolakuntzak. Beren-beregi egindako lan hauen gastua bere gain hartuko du antolakuntzak. Artistek bideo hauek euren promoziorako erabili ahal izango dituzte Alkizan jendaurreko aurkezpena egin ondoren.
  • SORMENAREN KABIA-n parte hartuko duten sortzaileek Hendaiako Nekatoenea Artisten Etxea eta Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoko PATRIM + erresidentzia artistikoak zer diren ezagutzeko aukera izango dute.

SORMENAREN KABIA-n parte hartuko duten artistei herritarrekin harremanak izateko bideak erraztuko zaizkie. Esate baterako,  Alkizako Eskolan martxan den Baso Eskola proiektua bertatik-bertara ezagutzeko aukera emango zaie.

Epea:

2022/06/30

Kontaktua:

Telefonoa: +34 943 690 235 / +34 688 604 466

kultura@alkiza.eus
Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Alkiza

Iturria:
2022-05-2ko 81. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: