Fecha de la última modificación: 08/02/2007
Ihitza 12. Parte-hartzea: eskola, nahi dugun erara

Hona hemen galdera: nola hartu parte? Administrazioaren eta ekologisten edota
auzo–mugimenduen arteko ohiko eztabaidak alderdi teknikoetara mugatzen ziren; erabaki politikoek ingurumenarentzat jasanezina zen garapen ekonomiko jakin bat bultzatzen zutela pentsatzen baitzen —zalantzan jarri den garapen ekonomikoa, hain zuzen ere—. Iritzi funtsatua edukitzeko behar den ezagutza-maila lortu nahi bada, ondo taxututako informazio eta prestakuntza aldiak antolatu behar dira, ezinbestez, erabakitzeko prozesuetan,
parte-hartzea benetakoa izan dadin.

Aldi horiei gaitzeko baliabide esan ahal zaie, baina, berez, ingurumen–hezkuntzatzat hartzen dugunaren atal dira, euren helburua gizarteak bere inguruaren errealitatea ezagutu eta berori hobetzen parte har dezan lortzea delako.

 



Pdf formatoko dokumentua:
Ihitza 12. Parte-hartzea: eskola, nahi dugun erara (14,4 Mb)