IKERTALDE - Euskal unibertsitate sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia.

LABURPENA
Titulua:
IKERTALDE - Euskal unibertsitate sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia.
Xedea:

Agindu honen helburua oinarriak ezartzea da, bai eta ikerketa-proiektuak egiten dituzten euskal unibertsitate sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia egitea ere, baldin eta ikerketa-proiektuak eremu hauetan egiten badituzte:

  1. Saiakuntza-zientziak
  2. Zientzia teknikoak
  3. Medikuntza-zientziak
  4. Ekonomia- eta enpresa-zientziak
  5. Gizarte- eta zuzenbide-zientziak
  6. Giza-zientziak

Hori guztia, ikerkuntza ahalbidetu eta bultzatze aldera, eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateetako sail eta unibertsitate-institutuetako taldeek egindako ikerketaren kalitate zientifikoa, eragin soziala eta nazioarteko oihartzuna areagotze aldera.

Diru kopurua:

26.000.000€

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2012ko uztailaren 24koa, (EHAA Zk. 146/2012)

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, euskal unibertsitate sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia egiten duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Egitura atal ebazlea:
Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte. (abuztuan, 8:00etatik 14:30etara)
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Unibertsitateek zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein bide erabilita aurkeztu beharko ditu eskabide-orriak, honako helbide honetan:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte. (abuztuan, 8:00etatik 14:30etara)

Posta-bulegoetan aurkeztuz gero, gutunazal irekian eraman beharko dira, eskabide-orriko goiburuan azal dadin zein egunetan eta zein ordutan onartu diren bulego horietan.

Aurkeztu ahal izango dira, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehaztutako edozein bulegotan.

Ikertzaile nagusia Euskal Herriko Unibertsitatekoa izanez gero, erregistro-bulego hauetan formalizatu ahal izango da eskaera: Arabako 01 erregistro-bulegoa (Arabako Campuseko Errektoreordetza, Izardui komandantea 2, 01005 Vitoria-Gasteiz), Gipuzkoako 02 erregistrobulegoa (Ignacio Mª Barriola gelategia, Elhuyar plaza 1, 20018 Donostia-San Sebastián), Bizkaiko 03 erregistro-bulegoa (Errektoretza, Sarriena z/g, 48940 Leioa) eta Bizkaiko 84 erregistro-bulegoa (Larrako Etxea, Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbao).

Itzuli

Unibertsitateek zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein bide erabilita aurkeztu beharko ditu eskabide-orriak, honako helbide honetan:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte. (abuztuan, 8:00etatik 14:30etara)

Posta-bulegoetan aurkeztuz gero, gutunazal irekian eraman beharko dira, eskabide-orriko goiburuan azal dadin zein egunetan eta zein ordutan onartu diren bulego horietan.

Aurkeztu ahal izango dira, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan zehaztutako edozein bulegotan.

Ikertzaile nagusia Euskal Herriko Unibertsitatekoa izanez gero, erregistro-bulego hauetan formalizatu ahal izango da eskaera: Arabako 01 erregistro-bulegoa (Arabako Campuseko Errektoreordetza, Izardui komandantea 2, 01005 Vitoria-Gasteiz), Gipuzkoako 02 erregistrobulegoa (Ignacio Mª Barriola gelategia, Elhuyar plaza 1, 20018 Donostia-San Sebastián), Bizkaiko 03 erregistro-bulegoa (Errektoretza, Sarriena z/g, 48940 Leioa) eta Bizkaiko 84 erregistro-bulegoa (Larrako Etxea, Agirre Lehendakariaren etorbidea 83, 48015 Bilbao).

Euskal unibertsitate sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia.

Agindu honen helburua oinarriak ezartzea da, bai eta ikerketa-proiektuak egiten dituzten euskal unibertsitate sistemako ikertaldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzen deialdia egitea ere, baldin eta ikerketa-proiektuak eremu hauetan egiten badituzte:

  1. Saiakuntza-zientziak
  2. Zientzia teknikoak
  3. Medikuntza-zientziak
  4. Ekonomia- eta enpresa-zientziak
  5. Gizarte- eta zuzenbide-zientziak
  6. Giza-zientziak

Hori guztia, ikerkuntza ahalbidetu eta bultzatze aldera, eta egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateetako sail eta unibertsitate-institutuetako taldeek egindako ikerketaren kalitate zientifikoa, eragin soziala eta nazioarteko oihartzuna areagotze aldera.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeak

1.- Laguntza hauen onuradun izango dira egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateak, betiere horietara atxikita baldin badaude ikertaldeetako ikertzaile nagusiak.

2.- Erakunde onuradunek, laguntza jasotzen duten aldian, baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Ezin izango dira onuradun izan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko bide penaletik edo administratibotik zigortuak edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenak, ezta sexu-diskriminazioaren ondorioz zigortuak izan direnak ere, otsailaren 18ko 4/2005 Legearen -Gizonen eta Emakumeen Berdintasunaren aldekoaren- azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikokoak ez diren erakunde onuradunek zerga-eginbeharrak beteta izan beharko dituzte eta hala egiaztatu beharko dute, hala xedatzen baitu Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduak (urriaren 15eko EHAA, 208. zk.). Organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; horretarako ez du haien baimenik behar izango, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).

Laguntza horiek jasotzeko, ikertaldeek eta taldekideek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.- Taldeek honako kide hauek izango dituzte:

  1. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateekin estatutuz edo kontratuz lotuta dauden irakasleak edo ikertzaileak, baldin eta doktore titulua badute, bai eta Fundación Vasca para la Ciencia/Ikerbasque (Research Professor edo Research Fellow) fundazioaren bidez kontratatutako ikertzaileak ere, baldin eta destinoa egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen unibertsitateren batean badute. Osakidetzaren sare publikoko ospitaleetara atxikitako ikertzaileek talde horietan parte hartzeko baldintzei dagokienez, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateek eta Osakidetzak ospitale horientzat elkarren artean sinatutako hitzarmenetan jasotzen denari begiratuko zaio.
    Ikertaldeko ikertzaile nagusia kolektibo horretako kide bat izan behar da, kontratu iraunkorra eta arduraldi osoa edo parekatua duena.
  2. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateekin estatutuz edo kontratuz lotuta dauden irakasleak edo ikertzaileak, doktore titulua ez dutenak, bai eta prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak ere, baldin eta bekaldiko doktoregai moduan atxikita badaude.

2.- Taldekiderik gehienek lan-ibilbide bateratua egina izango dute 2006. urtetik eskaria egin den egunera arte, eta erakutsi beharko dute euren ikerlerroen kohesioa eta bateratasuna, dela elkarrekin egindako zientzia-argitalpenen bidez, dela elkarrekin egindako proiektuen bidez, dela teknologia eta ezagutza gizartera zabaltzeko egindako jardueren bidez.

3.- Taldeak ekoizpen hau izan behar du gutxienez:

  1. Bi zientzia-argitalpen ekoitzita eduki beharko ditu doktore bakoitzeko, 2006. urtetik laguntza-eskaria egiten den egunera arte.
    Lankidetzan argitaratutakoak behin baino ez dira zenbatuko. Horretarako, zientzia-argitalpentzat joko dira liburuak, liburu kapituluak, reviewak, ebaluazioa egiten zaien argitalpen elektronikoak eta zientzia-aldizkarietako artikuluak. Liburuei eta liburuko kapituluei dagokienez, ISBN dutenak baino ez dira hartuko kontuan. Berrikuspenetan, argitalpen elektronikoetan eta zientzia-aldizkarietako artikuluetan, kanpo-ebaluazioa jasotzen dutenak eta Web of Science, ISI edo Scopus direlakoetan indexatuta daudenak baino ez dira zenbatuko.
  2. Bi doktore-tesi bukatuta eta defendatuta eduki beharko ditu, 2006. urtetik laguntza-eskaria egiten den egunera arte.
    Ikertzaile nagusia 2012ko abenduaren 31n 41 urtetik beherakoa duen taldeak Taldekideen multzoak, 2006. urtetik eskaria egiten den egunera arte, gutxienez amaitutako eta defendatutako bi doktore-tesi izan behar ditu, edo, bestela, gutxienez bi doktore-tesi zuzentzen arituko da, doktore-tesiaren proiektua 2006 baino lehenago inskribaturik daukala. Bi baldintza horiek konbinatu egin daitezke (amaitutako tesiak eta inskribatutako tesiak).
  3. Ikerketa-proiektu bat izan beharko du jardunean, lehiaketarako diren deialdietan, 2010-2012 epealdian.

4.- Ikertaldeak kanpoko laguntzaileak eduki ahalko ditu, proposaturiko helburuekin koherenteak diren ibilbideak dituztela egiaztatuz gero. Laguntzaile horiek ez dira zenbatuko 3. atalean aipatutako ekoizpenari begira. Kanpoko laguntzaileak irakasle bisitariak edota eskaria egin duen erakundekoak ez diren ikertzaileak izan daitezke.

5.- Administrazio-laguntzarako langileak eta ikertzaile ez diren ikerketa-laguntzarako teknikariak ez dira taldekide moduan zenbatuko.

6.- Ikertaldeak ikertzaile nagusi bakarra izango du.

Laguntza exekutatzen den bitartean (2013-2018) ikertzaile nagusiaren titulartasunean aldaketak egingo direla aurreikusiz gero, aldaketa horiek jaso eta justifikatu beharko dira, taldearen jarduera-programan.

7.- Ikertzaile bakoitzak deialdi honetako eskabide batean baino ezingo du parte hartu.

8.- Ez dute deialdi honetan parte hartuko eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunean 2013-2015eko urteetako honako laguntza hau jaso duten ikertaldeek eta ikertaldeetako kideek: Euskal unibertsitate-sistemako ikertaldeen jarduerei 2010-2015eko urteetan diruz laguntzeko deialdiaren onuradunen zerrenda argitara ematen duen Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2010eko apirilaren 22ko Ebazpena betez onartutako laguntza.

9.- Eskaria egiten duen taldeko kideak unibertsitate desberdinetakoak izan daitezke, baina taldea, administrazio-ondorioetarako, ikertzaile nagusia atxikita dagoen unibertsitateari lotuta egongo da.

10.- Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten ikertaldeak.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

26.000.000€

Muga:

Talde bakoitzari dagokion diru-laguntza lehiaketa-prozeduraz zehaztuko da. Horretarako, eskabideen lehentasun-hurrenkera ezarriko da oinarrizko irizpideen blokearen % 60 edo gehiago lortu duten eskabide guztien artean, eta guztizko kopuruaren % 50. Balorazio altuena lortu dutenei baino ez zaie esleituko laguntza, agindu honen 2. artikuluan finkatu den aurrekontu-kreditua agortu arte.

Ordainketa modua:
  1. Erakunde onuradunentzako 2013. urteko laguntzaren kopurua bi alditan ordainduko da: lehenengoa, kopuru osoaren % 50, agindu honen 15. artikuluan azaltzen den onarpen-prozedura betetakoan. Bigarrena, gainerako % 50a, 2014an, 16.1 artikuluan jasotako jarduera-planaren jarraipen ekonomikoari buruzko txostena ebaluatu ondoren.
  2. Ondorengo urteetan ordainketa bi alditan egingo da. Lehenengoa, uneko urteari dagokion zenbatekoaren % 50, aurreko urteko bigarren ordainketarekin batera ordainduko da, eta gainerako % 50a, aurreko paragrafoan aipatu bezala, Zientzia Politikako Zuzendaritzak ebaluazio-txostena egiten duenean.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Diru-laguntzaren eskaera.
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskaerak eta agiriak aurkeztea.

    1.– Unibertsitateek ikertalde bakoitzari buruzko ondorengo informazioa bidali beharko dute eredu normalizatuan:

    a) Eskaera-inprimakia:

    • Erakunde eskatzailearen datu orokorrak.
    • Ikertaldearen datu orokorrak.
    • Finantziazioa zer gaitarako eskatzen den eta finantziazioa zenbatekoa den.
    • Helburuak, lan-plana, laguntza exekutatzeko gehienezko epea nahitaez hartu beharko duena (2013-2018), eta lan-programaren kronograma; mugarri nagusiak eta eskatutako aurrekontuaren justifikazioa.
    • Taldearen zientzia-jardueraren oroitidazkia (2006tik laguntza eskatzen den egunera arte): zientzia-ekoizpena, trebakuntza-ahalmena, ikerketaren finantziazio-iturriak eta jakintzatransferentziarako jarduerak.

    Ikertalde bakoitzari buruzko inprimakia erakunde eskatzaileko Ikerketako errektoreordeak edo horren baliokideak eta taldekide bakoitzak izenpetuta aurkeztu beharko da.

    b) Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculuma. Taldeko ikertzaile nagusiaren curriculuma aurkeztu beharko da unibertsitate edo ikerketa gaietan eskuduntza duen edozein administrazioren formatu normalizatuan.

    Gainerako taldekideen zientzia-ekarpen nagusiak jaso beharko dira eskaera-inprimakian, taldearen zientzia-jardueraren oroitidazkian. Zientzia Politikako Zuzendaritzak edozein taldekideri eskatu ahal izango dio dokumentazio gehigarria ekar dezan.

    c) 4.3 artikuluan aipatutako gutxieneko ekoizpenaren baldintzak bete direla egiaztatzen duten agirien kopia.

    d) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 6. paragrafoan aipatutako erantzukizunezko deklarazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sartu zen testu bategin hura. Deklarazio horren barruan honako puntu hauek sartuko dira:

    • Erakunde eskatzaileak halako administrazio edo erakunde publiko zein pribaturi eskatu izana eta, kasua balitz, haiengandik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideak.
    • Erakunde eskatzailea itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean badago edo egon bada.
    • Erakunde eskatzaileak ez du diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jaso, eta ez dauka horretarako legezko inolako debekurik, sexubereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

    2.– Ikertalde bakoitzak bide telematikoz bete beharko du eskabide-orria, http://www.ikerketataldeak.net aplikazioa erabilita. Horretarako, taldeko ikertzaile nagusiak alta eman beharko du erabiltzaile moduan, eta aplikazio horretan ematen zaizkion jarraibideak bete. Aurreko deialdiren batean (2007-2012 edo 2010-2015) parte hartutako taldeen kasuan, ikertzaile nagusiak berreskuratu ahal izango du aurreko eskabide-orrian emandako informazioa.

    Eskabide-orria bete eta datu guztiak eman ondoren, inprimatu beharko da eskabide-orria, eta taldekide guztiek sinatu beharko dute azkenean sortzen den inprimakia, eta aurkeztu beharreko gainerako agiriekin batera aurkeztu, unibertsitateko Ikerketa Errektoreordetzan, unibertsitateak ezartzen duen epean. Azkenean, unibertsitateak formalizatu eta aurkeztuko du eskabide-orria, artikulu honetako hurrengo ataletan ezarritako eran.

    3.– Unibertsitateek eskatzeko ofizio bat bidaliko dute, taldeak zenbakiturik dituen zerrenda barne duela. Talde horietan ikertzaile nagusien izena aipatuko da. Gainera, aurreko atalean aipatutako inprimakiak eta nahitaez aurkeztu beharreko agiriak ere aurkeztu beharko dira. Ofizioak data agertuko du, eta unibertsitate eskatzailearen legezko ordezkariak izenpetu beharko du.

     

    Eskabide-orria eta betetzeko jarraibidea hemen kontsultatu ahal izango da: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net (Unibertsitate eta Ikerketa), http://www.ikerketa-taldeak.net webgunean eta Zientzia Politikarako Zuzendaritzan.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/07/28 - 2012/09/20
Aurkezteko epe-muga:

2012/09/20

Ebazteko epea:

Laguntza baiesten edo ezesten duen ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean (http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net) argitaratuta jakinaraziko da, agindua argitaratu eta sei hilabeteko epean. Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren atari elektronikoan ediktu bat txertatuz ere emango da jakitera, baina epeak zenbatzeko orduan, http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean egiten den argitalpenak baizik ez du baliorik izango.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
13/03/2013