Gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak
Xedea:

Laguntza honek honako helburuak izango dituzte:

a) Langabetuak enpresaratzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak enpresaratzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c) Desgaituak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.

Diru kopurua:

115.000 €

Araudia:
  • 2013ko abuztuaren 1eko AGINDUA (BOPV Zk. 154/2013)

    AGINDUA, 2013ko abuztuaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, gizarte ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dituena

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Deialdia egiten duen organoa:
Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Egitura atal ebazlea:
Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak

Laguntza honek honako helburuak izango dituzte:

a) Langabetuak enpresaratzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak enpresaratzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c) Desgaituak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

- Eskubide osoarekin bazkide langile nahiz lan-bazkide finko moduan 2012ko irailaren 1etik eta 2013ko uztailaren 31era bitartean sartzea, bi egun horiek ere barne direla.

a) Langabetuen kasuan:

- Langabe gisa erregistratuta egotea dagokio enpleguko zerbitzu publikoan, gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunarekin. Antzinatasunak etenik gabekoa beharko du izan, eta bazkide gisa sartu aurrekoa, bi egoeren arteko etenik gabe. Baldintza hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean arautzen den probaldiaren hasiera-datan bete beharko da, halakorik badago.

- Lan-sozietate edo kooperatiba batean sartzea, betiere dagokion erakundea eratu denetik edo gizarte-ekonomiako erakunde bihurtu denetik eskatzailea sartu arte 5 urte baino gehiago igaro ez badira eta bazkidea erakundera sartzen denean erakunde horretako 100 bazkide langile edo lan-bazkide finko baino gehiago ez badira. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean enpresaratu beharko dira langabetu horiek.

b) Besteren kontura lan egiten duten langileak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

- Onuradunak izango dira besteren konturako langileak, betiere bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakundean sartu aurreko lan-kontratu hurrena sei hilabetetik gorako antzinatasuneko kontratua bada enpresan bertan. Ez da diru-laguntzarik emango lan-kontratu mugagabea goi-zuzendarien lan-harreman berezia arautzen duen 1382/1985 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barnean hartuta baldin badago.

- Legezko subrogazio baten haritik eta gizarte-ekonomiako erakundea esleipendun suertatzen den zerbitzu-kontrata edo administrazio-emakida baten ondorioz, langileak bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakunde batean sartzen diren kasuan, ezinbesteko baldintza izango da sartutako bazkideak jatorrizko erakundean kontratu mugagabea izan duten besteren konturako langileak izatea.

c) Desgaituak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

- Desgaituak izanda, enplegu-zentro berezietatik badatoz eta gizarte-ekonomiako erakunde batean era iraunkorrean sartzen badira, betiere kontuan hartuta gizarte-ekonomiako erakunde hori beren zerbitzuak ematen zituzten enpleguko zentro berezia izan daitekeela. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean enpresaratu beharko dira langabetu horiek.

- Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, desgaituak izango dira gutxienez % 33ko baliaezintasuna onartuta duten gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsorialak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.- Oro har, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak honako diru-laguntza hauek emango ditu:

a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.500 euro.

b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 1.500 euro.

c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.

2.- Kopuru horrek hirurehun (300) eurora arteko igoera izango du aurreko ataletan aipatutako kontzeptu bakoitzarengatik, eta metatu ahal izango da:

a) Emakumea izatea.

b) Ezindua izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea eta, gutxienez, % 45eko ezintasuna onartuta edukitzea.

c) Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate kooperatibo edo lan-sozietateetan bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

d) Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten seme edo alaba bat edo batzuk haren mende izatea.

e) Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak, eta egoera horretan daudela kontuan hartuko da haiek eta haien seme-alabek indarkeria fisiko edo psikikoaren biktima izan badira, ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dela medio modu egonkorrean harekin lotuta egon den edo lotuta dagoen pertsonak eragindakoa bada, betiere gertakari horiek genero-indarkeriaren biktimak babesteko aginduarekin egiaztatu badira, edo Ministerio Fiskalaren txostenaren bidez, non jasota dagoen zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela genero-indarkeriako gertakariek eragindako babesteko agindua edo kondena-epaia ematen den bitartean.

f) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututako laneratze-enpresa batean bukatu dutenak. Dekretu horren arabera laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen da eta laneratze-enpresen erregistroa sortzen da, sozietate kooperatibo edo lan-sozietaterako sartze hori prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteen barruan gertatzen bada.

g) Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuko III. kapituluko II. tituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera —dekretu horrek arautzen du terrorismoaren biktimei laguntzeko programa—, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.

h) Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

3.– Ematen den diru-laguntza ez ditu gaindituko, inola ere, pertsona onuradunak harpidetutako kapitalari (gehi, sarrera-kuota edo jaulkipen-prima) dagozkin portzentajeak, zehazki, dagokion kooperatiba-sozietatean edo lan-sozietatean bazkide gisa sartzerakoan.

a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuentan: % 100.

b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 50.

c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75.

4.- Edonola ere, kapital-ekarpen hori benetako diru-ekarpena izan behar da eskatzailearen aldetik, eta ez da kontuan hartuko lagapen, dohaintza edo doaneko bestelako formularen bidez egindako ekarpena edo ekarpen zatia.

Muga:

-----

Ordainketa modua:

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, diru-laguntza ematen den unean

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. Izapidetzeari hasiera eman dakioke paper-euskarrian zein euskarri telematikoan. Izapidetzearen hasierak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, paper-euskarrian aukeratu bada, fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez burutzen da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea: izarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Dokumentazioa:
  • Agiriak aurkezteko jarraibideak

    Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
    Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea: izarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru Laguntza Onartzea
Diru Laguntza Onartzea:
Interesduna ados badago emandako diru-laguntzarekin eskuragarri dagoen formularioa betez onar dezake. Horrela bada, onarpena jasotakoan, Administrazioak jarraituko du izapidetzen diru-laguntzaren ordainketa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-Laguntza onartzea (Laguntza emateko dokumentua)

Emandako diru-laguntza onartzeko interesdunak bete behar duen Formularioa. Aurkezteko lekuak.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/08/15 - 2013/09/16
Aurkezteko epe-muga:

16/09/2013

Ebazteko epea:

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Enplegu eta Lan Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Enplegu eta Lan Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.