Enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak. Gaitasunetan trebatzea. Bizkaia 2018

LABURPENA
Titulua:
Enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak. Gaitasunetan trebatzea. Bizkaia 2018
Xedea:
Laguntzen helburua da 30 urte arteko gazte langabeak ohiko lan-merkatura sartzea, enplegagarritasuna hobetzen duten gaitasun pertsonal eta profesionaletarako prestakuntzaren bidez. Langabeak inskribatuta egongo dira autonomia-erkidegoko edo estatu mailako enplegu zerbitzu publiko batean, Europar Batasunaren esparruan.
Diru kopurua:
568.598,75 euros
Deialdiaren araudia:
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 115/2018 FORU DEKRETUA (BAO Zk. 164/2018)
    Bizkaiko Foru Aldundiaren 115/2018 FORU DEKRETUA, abuztuaren 22koa, 2018ko ekitaldian, laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko langabetu gazteen enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdia ezartzen dituena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Erakunde erabakigarria:
Bizkaiko Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
ALAMEDA MAZARREDO, 63 48009 BILBAO (BIZKAIA)
Telefono bidezko arreta:
Telefonoa : 944 068 000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
ALAMEDA MAZARREDO, 63 48009 BILBAO (BIZKAIA)
Itzuli ALAMEDA MAZARREDO, 63 48009 BILBAO (BIZKAIA)
Enplegagarritasuna sustatzeko diru-laguntzak. Gaitasunetan trebatzea. Bizkaia 2018
Laguntzen helburua da 30 urte arteko gazte langabeak ohiko lan-merkatura sartzea, enplegagarritasuna hobetzen duten gaitasun pertsonal eta profesionaletarako prestakuntzaren bidez. Langabeak inskribatuta egongo dira autonomia-erkidegoko edo estatu mailako enplegu zerbitzu publiko batean, Europar Batasunaren esparruan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Laneratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonak laneratzen diharduten Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarteak, fundazioak eta irabazteko asmorik gabeko beste erakunde batzuk, baldin eta horrela egiaztatzen badute. Gutxienez hiru urteko esperientzia kontrastatua egiaztatu beharko dute. Horretarako, erakundeek euren esperientziaren memoria aurkeztu behar dute; bertan, egin dituzten jardueren berri eman behar dute. b) Udalek eta udal izaerako enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, edo erakunde autonomoak, enpresa publikoak edo haien mendeko edo haiekin lotutako bestelako erakundeak.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
568.598,75 euros
Muga:
Prestakuntzako ekintza guztiengatik gehienez 75.000 euroko diru-laguntza emango zaio erakunde eskatzaile bakoitzari.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • 1. Banku-helbideratzerako fitxa; Fitxan adierazitako kontu-zenbakiak eskabide-orrian jarritako bera izan behar du. Banku-helbideratzerako fitxaren atal guztiak bete behar dira, eta kasuan kasuko sinadura eta zigilu guztiak eduki behar ditu. 2. I. tituluko I. eta II. ataleko diru-laguntzetarako eskabidea egin nahi dutenek beste hauek ere aurkeztu behar dituzte: 2.1. Laneratze-ibilbide bakoitzeko (I. atala) eta prestakuntza-jarduera bakoitzeko (II. atala) egingo diren jarduerei buruzko txostena, honako hauek zehaztuta: ¿ lortu nahi diren helburuak. ¿ egin beharreko jarduerak; atal honetan, zehatz-mehatz azalduko da jarduera bakoitza, eta adieraziko da zein epetan egingo den eta nor arduratuko den egiteaz. ¿ Laneratze-ibilbide edo prestakuntza-jarduera bakoitza hasi eta amaitzeko egunak. ¿ Prestakuntza-jardueraren programa edo gai-zerrenda, eta aurreikusitako ordu kopurua. ¿ Parte hartzaileei buruzko aurreikuspenak, adin, genero, egoitza, lan-egoera eta egoera sozial eta, hala badagokio, bazterkeria-egoera edo desgaitasunaren arabera banakatuta. ¿ laneratze-ibilbidean edo prestakuntza-jardueran parte hartuko duten erakunde eskatzaileko pertsonen zerrenda, orduen banaketa eta orduko kostua; alderdi hauek adieraziko dira: erakundeko irakasleak, eta orientazioan, bitartekaritzan, laneratzean eta jarraipenean parte hartzen duten langileak (I. atalerako aurkeztutako eskabideen kasuan). ¿ Gastuak, kontzeptu hauetan banakatuta: ¿ prestakuntzaren kostua (I. eta II. atalak). ¿ prozesuaren tutore izango den erreferentziazko pertsonaren kostua; bitartekari eta hezitzaile jardungo duen pertsonarena, hain zuzen (I. atala). ¿ orientazioaren eta bitartekaritzaren kostua (I. atala). ¿ Ikasmaterialaren eta material suntsikorraren gastuak (I. atala). ¿ zabalkundearen, istripu-aseguruen eta erantzukizun zibileko aseguruen kostua (I. eta II. atalak). ¿ Prestakuntza azpikontratatzen bada, eskaintza eskatu zaien erakundeen zerrenda eta aurrez ikusten den gehieneko adjudikazio zenbatekoa. ¿ Laneratze-ibilbide bakoitzeko (I. atala) honako hauek zehaztu beharko dira: ¿ Erreferentziazko pertsonaren identifikazioa, bitartekari eta hezitzailearen papera jokatuko duen prozesuaren tutorearena. ¿ Aurrez ikusitako orientazio-orduen kopurua. ¿ Aurrez ikusitako ñaneratze-kopurua. ¿ Autofinantzaketaren zenbatekoa. ¿ Erakunde publiko edo pribatuen beste laguntza batzuk. 2.2. Proposatutako jardueraren egokitasuna justifikatzeko arrazoiak. ¿ Parte hartzaileen kolektiboaren hartze, profil eta aukeraketaren deskripzioa. ¿ Prestakuntza-jardueran erabilitako metodologia. ¿ Enpresa-eskaria zehazteko lan-merkatuan egindako diagnostikoa. ¿ Amaierako profila, eskatzen diren lanpostuetarako beharrezkoak diren eta parte hartzaileek jardueraren amaieran izango dituzten gaitasunei buruzkoa (ezagutzak eta titulazioa, trebetasunak, esperientzia eta baloreak); eskatzen diren lanpostuen deskripzioa. ¿ Proposatutako prestakuntza-jardueraren edukia eta metodologia zehazteko garatu den diseinu prozesua, eta ikastaroa emango duen prestakuntza-zentroari eskatuko zaizkion oinarrizko metodologia-ildoen deskripzioa; prestakuntza ematen duenari eskatuko zaio deskripzio hori.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/09/03 - 2018/09/28
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.