LABURPENA
Titulua:
Araban berrikuntza sustatzeko laguntzak (Álava Innova). 2014
Xedea:
Dirulaguntzak ematea Araban berrikuntza sustatuko duten proiektuak edota ekintzak burutu daitezen. Horrela babestu egin nahi dira Arabako ekonomiaren modernizazioa, produktibitatearen igoera eta produkzio ehunaren lehiakortasunaren hobekuntza. Dirulaguntzak lehiaren araubideari jarraituz emango dira.
Diru kopurua:
1.373.000
Deialdiaren araudia:
- Diputatuen Kontseiluaren 746/2015 Erabakia, abenduaren 30ekoa, (ALHAO Zk. 3/2016)
Araban berrikuntza sustatzeko laguntzen 2016ko ekitaldirako deialdia (Alava Innova) onartzen duena.
Araudia:
- 17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa (ALHAO Zk. 36/2012)
17/2012 FORU DEKRETUA, martxoaren 6ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten dira Ekonomia Sustapenaren Sailak lehiaketa bidez emango dituen dirulaguntzak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenaren Saila
Deialdia egiten duen organoa:
Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenaren Saila
Erakunde erabakigarria:
Arabako Foru Aldundia
Bertan emandako arreta:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefono bidezko arreta:
Telefono 945 181818. Fax: 945 181754.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Itzuli
Plaza de la Provincia z/g 01001 Vitoria-Gasteiz.
Araban berrikuntza sustatzeko laguntzak (Álava Innova). 2014
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzak ematea Araban berrikuntza sustatuko duten proiektuak edota ekintzak burutu daitezen. Horrela babestu egin nahi dira Arabako ekonomiaren modernizazioa, produktibitatearen igoera eta produkzio ehunaren lehiakortasunaren hobekuntza. Dirulaguntzak lehiaren araubideari jarraituz emango dira.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
a) Arabako Lurralde Historikoan helbide soziala eta fiskala duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), beren osaera juridikoa edozein dela ere, edota produkzio zentro bat edo zerbitzu zentro bat lurralde historikoaren barruan daukatenak. Eskaera egiten duen unetik eta bere sorrerara gutxienez urtebeteko epea igaro behar izango da; b) Araban helbide fiskala duten autonomoak. c) Araban produkzio edo zerbitzu zentroren bat duten teknologia edota ikerketa zentroak. d) Araban irakaskuntza unitateren bat duten unibertsitate zentroak. e) Sozietate eta zerga egoitza Araban duten fundazioak eta enpresa elkarteak. 3.2. Deialdi honen ondorioetarako, ETEtzat hartuko dira eskabidea aurkeztean honako baldintzak betetzen dituztenak: - 250 soldatapeko langile baino gutxiago izatea. - Eta honakoak aurkezten badituzte: - Urtean 50 milioi euro baino gutxiagoko negozio bolumena. - Edo urtean 43 milioi euro baino gutxiagoko balantzea
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean izan beharko dituzte, salbu eta egiaztatzetik salbuetsita badaude 58/2004 Foru Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz; horia egiaztatzeko erakunde eskumendunek emandako egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Hala ere, eta aukera teknikoek eta baimenek hala ahalbidetzen badute, Ekonomia Sustapenaren Zuzendaritzaren esku egongo da ziurtagiri horiek eskatzea Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzari. Eskaera aurkezteak baimena emango dio kudeaketa organoari ziurtagiri horiek eskuratzeko behar beste bider. - Pertsona juridikoak izanez gero, horiek legez eratuta egon beharko dute, eta, gainera, diruz lagunduko diren jarduera horien gizarte helburu edo xedeekin zuzeneko harremana izatea eskatuko zaie. . Kontratazio berriengatik programa honen babesean dirulaguntza jasotzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira: - Ikertzaileak, teknikariak edota sortzaileak kontratatzea, ikasketa egokiak dituztenak kategoria horietan sailkatu ahal izateko eta diruz lagundutako berrikuntza proiektuari zuzenean lotuta dauden lanetan eta eginkizunetan aritzeko. - Kontratatzen den pertsonak enpresa edo erakundeko zuzendaritza taldeko inorekin ez izatea odoleko nahiz ezkontza bidezko lehenengo edo bigarren mailako ahaidetasunik. - Enpresak aplikatu behar duen hitzarmenean ezarritako lan baldintzak bete beharko dira. - Gutxienez sei hilabeteko kontratua egitea, lanaldi osokoa, enpresak edo erakunde onuradunak egokitzat jotzen dituen kontratu erak erabiliz, lan arloko legeriari jarraituz. - Ezin izango da plantilla murriztu berrikuntza proiektua garatzen duten departamentuetan, arrazoi sendo eta justifikaturik ezean, lan arloko legeriaren arabera. 5.2. Laguntza gai diren kontratazio berriak eskabidea aurkezten denetik aurrera egin beharko dira, 5.3 artikuluan xedatutakoa betez, eta 2013ko urriaren 1a baino lehen, egun hori barne.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.373.000
Muga:
- Proiektu bakoitzeko 10.000,00 euro urtean barruko gastuetarako, kontratazio berriak kontuan hartu gabe.
- Proiektu bakoitzeko 15.000,00 euro urtean kanpoko gastuetarako, kontratazio berririk gabe (4.2 artikulua).
- Proiektu bakoitzeko 9.900,00 euro urtean kontratazio berriengatik.
- Proiektu bakoitzeko 20.000,00 euro urtean kanpoko proiektuetarako, kontratazio berriak egiten direnean, eta barruko proiektuetarako, kontratazio berriak barne (4.3 artikulua).
- Guztira 30.000,00 euroko dirulaguntza erakunde onuradun bakoitzeko eta urteko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- Laguntza hauetarako eskabideak egiteko erabili behar diren ereduak eskuragarri daude Ekonomia Sustapen eta Enplegu Zerbitzuan –Probintzia plaza 5, 1. solairua, 01001 Gasteiz– eta Arabako Foru Aldundiaren webgunean. Behar bezala eta osorik beteta aurkeztu behar dira, eta agiri hauek erantsi behar zaizkie: • Enpresa edo erakunde eskatzaileari dagozkionak: - IFZren fotokopia. - Enpresa edo erakundearen memoria laburra. - BEZaren salbuespena frogatzeko dokumentazioa (erakundea salbuetsita baldin badago). • Aurkezten diren proiektuetako bakoitzari dagozkionak: - Lana egin edo egingo duen kanpoko profesionalaren eskain tzaren fotokopia (proformako fakturak edo behin betikoak, kanpo aurrekontua edo sinatutako kontratua). - Egindako 3 eskaintzen fotokopiak, diruz lagundu beharreko jarduketaren aurrekontua 18.000,00 euro edo gehiagokoa bada. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada eskaintzarik merkeena, aukeratu izanaren arrazoia. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastua 18.000 euroko mugara iristen bada edo muga hori gainditzen badu, nahiz eta hura onartu zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira. - Enpresa edo erakundearen barruko langileak aritzen badira lanean, lanen azalpena erantsi beharko da, eta atxikitako langileen zerrenda, bakoitzaren titulazioa eta dedikazioa zehaztuta, eta proiek - tuari egozten zaizkion kostuak. - Aurkeztutako proiektuari lotuko zaizkion lan kontratuko langile berrien kontratazioaren planteamendua.
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/01/12
-
2016/03/11
Ebazteko epea:
Ebazpena emateko eta jakinarazteko ezarritako gehienezko 6 hilabeteko epea
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.
