Bateragarritasuna jarduera pribatuak egiteko kargua utzi ondorengo bi urteetan

Deskribapena


Oro har, eta zerbitzu-prestazioa amaitu ondorengo bi urteetan, kargu publikodun oro behartuta egongo da, berriro hasi baino lehen, jarduera pribatuak egiteko bateragarritasun-eskaera aurkeztera (18. ta 20.1.c artikuluak: 1/2014 Legea, ekainaren 6koa).

Bi prozedura daude, orokorra eta laburtua.

OHARRA: Kargu publikodunei aplikatuko zaie, baldin eta 1/2014 Legea, ekainaren 6koa, indarrean jarri ondoren izendatu badituzte, hau da, 2014ko azaroaren 1az geroztik izendatutakoei (azken xedapenetako lehenengoa: 1/2014 Legea, ekainaren 6koa).


Bateragarritasun eskaera jarduera pribatuak egiteko kargua utzi ondorengo bi urteetan (prozedura laburtua)

Kargu publikoduna izateko enpresa pribatu batean, nahitaezko eszedentzia egoeran dauden kargu publikodunek, bateragarritasun itasun eskaera aurkeztu beharko dute, jarduera pribatuan hasi baino hilabete lehenago.

Eskaerari nahitaezko eszedentzia onartu zion entitate pribatura itzuetzeko eskaeraren kopia lehitu beharko dio.

Eskaeraren barruan erantzukizunpeko adierazpena jasoko da abstenzio eta inhibizio betebeharrak betetzeari dagokionez.


Bateragarritasun eskaera kargua utzi ondorengo bi urteetan jarduera pribatuak egiteko

Bateragarritasun-eskaera, jarduera pribatuan hasi baino hilabete lehenago aurkeztu beharko da, eta, harekin batera, kontratu-proposamenaren kopia ere aurkeztu behar da, zerbitzuak emango diren erakunde pribatuak sinatuta, eta honako hauek jasota: kontratu mota, kontratuaren iraupena, kategoria, ordainsariak eta erakunde pribatuan egin beharreko jarduera nagusiak.

Eskaintza egiten duen erakunde pribatua interesduna izango da baimena eskatzeko prozeduran; horregatik, behar diren datuak jaso beharko dira espedientean, jakinarazpen elektronikoa egiteko.


Konpentsazio ekonomikoaren eskaera kargua utzi ondorengo bi urteeetan, jarduera pribatuak egiteko emandako ukoagatik

Ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 18. artikuluan xedatutakoarekin bat, kargua utzi duen kargu publikodunari ukatu bazaio jarduera pribatu batean aritzeko baimena, konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea izango du.

Konpentsazio ekonomikorik gabeko egoerak:

  1. Sektore publikoko edozein erakunderekin funtzionario edo lan kontratu lotura duten kargu publikodunak, lotura hori kargu publikoduna izan aurretik nahiz ondoren lortutakoa.
  2. Edozein entitate pribaturekin nahitaezko eszedentzia onartuta duten kargu publikodunek ez dute konpentsazio ekonomikorik jasotzeko eskubiderik izango, entitate pribatuarekiko kontratua euren eskariz eteten bada.

Jarduera pribatu batean aritzeko baimena ukatu zaion kargu publikodunak Goi-kargudunen Ordainsariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legean aurreikusiten den diru kopuru berdina jasotzeko eskubidea izango du, aldi baterako prestazio ekonomikorako.

Konpentsazio hori jasotzeko eskubidea izango du kontratua eskaini zaion epean, betiere egiaztatzen bada kontratu proposamena egin zuen entitate pribatuak kontratua egin ziola beste pertsona bati eta indarrean jarraitzen duela.

Konpentsazio hori gehienez ere bi urtez ordainduko da, kargu publikoa utzi eta biharamunetik aurrera, bateragarritasun baimenaren eskaera data edozein dela ere.

Konpentsazio ekonomikoaren ordainketa Pertsonalaren Erregistro Zerbitzuak egingo du, Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen kargu publikodunei dagokienez.

Gainerako kargu publikodunen konpentsazio ordainketa, kargu publikodunak zerbitzuak emandako sektore publikoko azken erakundeak egingo du. 

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden kargu publikodunak (2. artikulua: 1/2014 LEGEA, ekainaren 26koa, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituena).
    • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
    • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideei (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 7. artikuluan zehaztuta daudenei), betiere parekatuta badaude indarrean dagoen arautegiaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunekin.
    • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
    • Arartekoa eta arartekoaren ondokoa; Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kideak eta epaitegi horretako Idazkaritza Nagusiko titularra; Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
    • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Bateragarritasun eskaera jarduera pribatuak egiteko kargua utzi ondorengo bi urteetan (prozedura laburtua)

Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Bateragarritasun eskaera kargua utzi ondorengo bi urteetan jarduera pribatuak egiteko

Deitzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Funtzio Publikoaren Sailburuordetza > Funtzio Publikoaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua > Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kontaktu-postontzia: kargupublikoak

Kontakturako posta elektronikoa: kargupublikoak@euskadi.eus



Kodea(k)

  • Bateragarritasun eskaera jarduera pribatuak egiteko kargua utzi ondorengo bi urteetan (prozedura laburtua): 1032903
  • Bateragarritasun eskaera kargua utzi ondorengo bi urteetan jarduera pribatuak egiteko: 1032901
  • Konpentsazio ekonomikoaren eskaera kargua utzi ondorengo bi urteeetan, jarduera pribatuak egiteko emandako ukoagatik: 1032902

Bateragarritasuna jarduera pribatuak egiteko kargua utzi ondorengo bi urteetan


Kargu publikodun moduan zerbitzu-harremana hastean kargu publikoren bat bete eta, aldi berean, jarduera publiko edo pribaturen batean ari direnen betebeharra izango da, kargua hartu eta hilabeteko epean, jardueretan aritzeko bateragarritasun-baimena eskatzea, prozedura honi lotutako inprimaki elektronikoaren arabera.

Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko epea

Bateragarritasun-baimenari buruzko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea ezingo da izan hilabetetik gorakoa, bateragarritasuna eskatu denetik.

BATERAGARRITASUN-BAIMENARI BURUZKO TXOSTENA

Bateragarritasun-eskaerari buruzko erabakia hartzeko, Bateragarritasun-baimenari buruzko txostena behar da aurretik, hau da, funtzio publikoaren arloan ardura duen sailaren titularraren txostena.

Bateragarritasun-baimenari buruzko txosten hori, nahitaezkoa eta loteslea aurkakoa denean eta nahitaezkoa aldekoa denean, organo eskudunari helarazten zaio (19. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa), dagokion Bateragarritasuna baimentzeko agindua eman dezan.

BATERAGARRITASUNA BAIMENTZEKO AGINDUA

Bateragarritasun-baimena eskatu duen kargu publikoduna nor den, honako instantzia hauek arduratuko dira bateragarritasun-eskaerari buruzko Bateragarritasuna baimentzeko agindua, hau da, azken ebazpena edo erabakia emateaz (19. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa):

Gobernu Kontseilua:

  • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.

Dagokion saileko titularra:

  • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideak, baldin eta indarrean dauden arauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunekin parekatuta badaude. Zuzendari horiek nor diren azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuan dago zehazturik —7. artikuluan, hain zuzen—, legegintzako dekretu horretan onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
  • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
  • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailaren titularra

  • Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren mendeko kargu publikodunak, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kideak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kideak, Lan Harremanen Kontseiluko kideak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kideak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria, Lehiaren Euskal Agintaritzako kideak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko zuzendaria, baita parte hartzeko, aholku eskatzeko, aholku emateko edo kontrolerako organo orotako kide izendatutakoak ere, baldin eta dena delako organoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari edo Instituzionalari lotuta badago eta organoaren sorrera-arauan independentzia ematen bazaio bere eginkizunak betetzeko.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria

  • Arartekoa, arartekoaren ondokoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko idazkari nagusia eta epaitegi horretako kideak eta, halaber, organo orotako kideak eta menpeko langileak, baldin eta dagokien organoa sortzeko arauan Eusko Legebiltzarraren ordezkari, mendeko, kontseilari edo aholkulari gisa kalifikatuta badaude, arduraldia Aurrekontu Orokorretan ezarritako kredituen kontura ordaintzen bazaie eta aukeraketa-, hautapen- edo izendapen-sisteman ez bada jarraitu behar publikotasun- eta norgehiagoka-printzipioetan oinarritutako prozedurarik, salbu eta beste arau batean horri buruzko xedapenik badago.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Bateragarritasuna jarduera pribatuak egiteko kargua utzi ondorengo bi urteetan


Bateragarritasun-eskaera jarduera pribatuan hasi baino hilabete lehenago aurkeztu beharko da.

Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko epea

Bateragarritasun baimenari buruzko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea ezingo da izan hilabetetik gorakoa, bateragarritasuna eskatu denetik.

BATERAGARRITASUN-BAIMENARI BURUZKO TXOSTENA

Bateragarritasun eskaerari buruzko erabakia hartzeko, Bateragarritasun baimenari buruzko txostena behar da aurretik, hau da, funtzio publikoaren arloan ardura duen sailaren titularraren txostena.

Bateragarritasun baimenari buruzko txosten hori, nahitaezkoa eta loteslea aurkakoa denean eta nahitaezkoa aldekoa denean, organo eskudunari helarazten zaio (19. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa), dagokion Bateragarritasuna baimentzeko agindua eman dezan.

BATERAGARRITASUNA BAIMENTZEKO AGINDUA

Bateragarritasun-baimena eskatu duen kargu publikoduna nor den, honako instantzia hauek arduratuko dira bateragarritasun-eskaerari buruzko Bateragarritasuna baimentzeko agindua, hau da, azken ebazpena edo erabakia emateaz (19. artikulua: 1/2014 Legea, ekainaren 26koa):

Gobernu Kontseilua:

  • Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.

Dagokion saileko titularra:

  • Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko zuzendaritza-taldekideak, baldin eta indarrean dauden arauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunekin parekatuta badaude. Zuzendari horiek nor diren azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuan dago zehazturik —7. artikuluan, hain zuzen—, legegintzako dekretu horretan onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.
  • Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
  • Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.

Funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailaren titularra

  • Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren mendeko kargu publikodunak, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kideak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kideak, Lan Harremanen Kontseiluko kideak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kideak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria, Lehiaren Euskal Agintaritzako kideak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko zuzendaria, baita parte hartzeko, aholku eskatzeko, aholku emateko edo kontrolerako organo orotako kide izendatutakoak ere, baldin eta dena delako organoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari edo Instituzionalari lotuta badago eta organoaren sorrera-arauan independentzia ematen bazaio bere eginkizunak betetzeko.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria

  • Arartekoa, arartekoaren ondokoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko idazkari nagusia eta epaitegi horretako kideak eta, halaber, organo orotako kideak eta menpeko langileak, baldin eta dagokien organoa sortzeko arauan Eusko Legebiltzarraren ordezkari, mendeko, kontseilari edo aholkulari gisa kalifikatuta badaude, arduraldia Aurrekontu Orokorretan ezarritako kredituen kontura ordaintzen bazaie eta aukeraketa-, hautapen- edo izendapen-sisteman ez bada jarraitu behar publikotasun- eta norgehiagoka-printzipioetan oinarritutako prozedurarik, salbu eta beste arau batean horri buruzko xedapenik badago.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria

  • Arartekoa, arartekoaren ondokoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko idazkari nagusia eta epaitegi horretako kideak eta, halaber, organo orotako kideak eta menpeko langileak, baldin eta dagokien organoa sortzeko arauan Eusko Legebiltzarraren ordezkari, mendeko, kontseilari edo aholkulari gisa kalifikatuta badaude, arduraldia Aurrekontu Orokorretan ezarritako kredituen kontura ordaintzen bazaie eta aukeraketa-, hautapen- edo izendapen-sisteman ez bada jarraitu behar publikotasun- eta norgehiagoka-printzipioetan oinarritutako prozedurarik, salbu eta beste arau batean horri buruzko xedapenik badago.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk


Eskabidea


Eskabideako, honako hauek egin behar dituzu:

Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.

Oharra: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesuarekin jarraitu.

Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk betetako datuak. Dena dela, eskabidea araudiak ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko duzu.

Oharra: Herritarren eskubidea da, prozedurari aplikagarri zaizkion arauek ez eskatutako dokumentuak, edo Administrazio jardulearen esku badaudenak, ez aurkeztea. Eskubide hau erabil ahal izateko, 3. pausoan (Dokumentuak erantsi) aurkeztutako dokumentuen gaineko informazioa bete behar duzu.

Abisua: Espedientearen jarraipena Nire karpeta-n egin dezakezu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bateragarritasun-baimenari buruzko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea ezingo da izan hilabetetik gorakoa bateragarritasuna eskatu ondoren.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk