50. Kulturako % 1aren kudeaketa.

Jarduera hau alde batera utzi da, izan ere, egungo egoera ekonomikoa ez da egokiena herrilanak kudeatzen dituzten sailei eskatzeko kultura-proiektuak finantzatzera zuzendutako ekonomia-zuzkidurak (kulturako % 1aren aurrekontu-erreserbaren kargura daudenak) areagotu ditzatela.  Hori dela eta, jarduera garrantzitsu hau atzeratzea erabaki da, ekonomia-egoera hobe bat iritsi artean

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Kulturako % 1aren aplikazioak garapen eskasa izan duela egiaztatu da, uztailaren 28ko 204/1998 Dekretuak ezarritako arauzko garapena burutu ondoren.

Bi helburu proposatu dira:

a) Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legean jasotako lege-aurreikuspen honi eman beharreko kopuru ekonomikoa eguneratzea.

b) Eragingarri bihurtzea lege horretan jasotako printzipioa, alegia, Monumentu eta Monumentu Multzoak aitortzea nahiz horiek babestea dagozkien sustapen- eta laguntza-neurriekin batera joan behar dutela.

Helburu horiekin lotuta, % 1aren aplikazioak laguntza hauek ematea esan nahi du:

  • alde zaharrak biziberritzea.
  • landa- eta industria-ondareari erabilera berriak ematea, jendea bizi den espazio horiek berreskuratzeko.
  • aztarnategi arkeologikoak dituzten lursailak erostea. Laguntza horiek udalei, zaharberrikuntza-sozietateei, sustatzaileei eta herritar partikularrei zuzentzen zaizkie.
  • hirigintza-plana aldatzea.
  • beste hedapen- eta sustapen-ekintza batzuk.

Aurrekariak

Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeak, uztailaren 3koak, 106. artikuluan aurreikusten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioek herrilanetara bideratutako zenbatekoaren % 1eko partida gorde behar dutela babestutako kultura-ondasunera bideratzeko, baldin eta beren herrilanen aurrekontua 50 milioi eurotik gorakoa bada. 

Lege esparru hau garatzeko onartu zen, hain zuzen ere, uztailaren 28ko 204/1998 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere Lurralde Historikoetako herrilanetarako aurrekontutik diru-atal bat gordetzeko arau erregulatzaileak ezartzen dituena. Diru-atal hori Euskal Kultur Ondarea babestu, aberastu, zaindu, zabaldu eta sustatzeko erabiliko da.

Saila

Kultura

Esku hartzen duten Sailak

  • Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Herrilanak gauzatzen dituzten Sail eta erakunde publikoak.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Jarduera garrantzitsu hau lantzeko prozesuan ez du parte hartzen Administrazio Publikoko zerbitzuetatik kanpoko inongo interes taldek.

Eraginak

Araudian eragina

- 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa.

- 204/1998 Dekretua, uztailaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere Lurralde Historikoetako herrilanetarako aurrekontutik diru-atal bat gordetzeko arau erregulatzaileak ezartzen dituena. Diru-atal hori Euskal Kultur Ondarea babestu, aberastu, zaindu, zabaldu eta sustatzeko erabiliko da.

Hasiera batean ez da hura aldaraztea aurreikusi alor honi dagokionez, baina baliteke 7/1990 Legearen beste alderdi batzuk aldatzea.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Jarduera honen xedea Kulturako % 1aren finantzazioa egokitzea da, benetan gauzatzen den obra publikoaren arabera.

Egokitzapen horrek herrilanak gauzatzen dituzten sail eta erakunde publikoetan izango du eragina.

Kultura sailburuaren Aginduan aurreikusitako kontzeptuei aplikatuko zaie gastua, eta agindu horren bitartez egingo dira diru-laguntzetarako deialdiak ere, Euskal Kultur Ondarea defendatu, aberastu, babestu eta sustatzeko nahiz hari eragiten dioten Hirigintza Plangintzako Baliabideak idatzi eta aldarazteko ere; orobat, diru-laguntzak emateko araubidea xedatuko du.

Gaur egun, obra publikorako erabiltzen den zenbatekoa jakin artean (hori da ekimen honen helburua), ezin da hurbilketa kuantitatiborik egin.

Beste jardueretan eragina

Herrilanak gauzatzen dituzten Eusko Jaurlaritzaren sail eta erakunde publikoek eragingarri bihurtu beharko dute kulturako %  1aren erreserba, eta Ekonomia eta Ogasun Sailari egokituko zaio lege manu horren kudeaketa ekonomikoa egitea.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2011
Azken aldaketa: 2012/08/01