49. Sormen Lantegiak.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Kultura-ekoizpenaren esparruko politika publikoek bi maila azpimarratu dituzte beren balio-katean, baita horietan beren ahalegin administratibo eta ekonomiko handienak jarri ere:

  • kultura-edukien sorrera, gehien bat geroz eta enpresa-izaera handiagoko hainbat sektoreren ekimen pribatuaren kontura.
  •  merkaturatzeko azpiegiturak eta egiturak (sareak, zirkuituak, eta abar).

Eskaintza kulturalean egindako inbertsio handiari esker, sektore-geografia nolabait egituratu da (sektoreen arabera egituraren trinkotasuna aldatzen den arren) eta, horrekin, egiaztatu da profesionalez, enpresez, ETEez eta mikro-ETEz eratutako substratu interesgarri bat ez ezik, badagoela kulturari lotutako ekonomia bat, hazten ari dena (enplegua sortzeko gaitasunari dagokionez, eta bai kultura-ekoizpenari dagokionez).

Zoritxarrez, esku-hartzearen beste eremu batzuetan ardurarik gabe jardun izanak sistema osoa kaltetzen du, eta inoiz baino hautemangarriagoa da egungoa bezalako aldaketa- eta ziurgabetasun- garai batean. Proiektu honi dagokionez, badira indar berriak jaso behar dituzten bi arlo estrategiko:

  •   Prestakuntza.
  •   Sormena.

Esparru publikoaren nonahiko tutoretzan oinarritutako egungo sisteman, diru-laguntzak direla eta, sormena produktuen diseinuarekin nahastu da. Sarritan, produktu horiek egungo banaketa- eta erakusketa-bideek (titulartasun publikokoak, sektore gehienetan) zehaztutako ezaugarrietara egokitu besterik ez dira egiten.

Publikoaren eta pribatuaren artean azken urteotan sortutako ereduaren disfuntzioak ondorio hauek ditu:

1.- Elkarrizketa eta elkarrekintza falta dira sortzaileen eta jendearen artean edo, beste modu batean esanda, igorleen eta hartzaileen artean.

2.- Malgutasun eskasa teknologiaren aurrerapenek dakartzaten aldaketa eta abaguneetara moldatu edo, hobe esanda, horiek baliatzeko, baita herritarrek kultura-politika erabiltzeko eta ulertzeko dituen modu berriak (etikari eta estetikari dagokionez) aprobetxatzeko ere.

Bigarren horri aurre egiteko diseinatu da ekimen garrantzitsu hau, hain zuzen ere. Sormen Lantegiak asmo ugari ditu: kultura-ekoizpenaren alorrean sormena eta berrikuntza uztartzea, talentu eta egiteko modu berriei ikerketa-guneak irekitzea, esperientzia eta gazte-lengoaia heterodoxoa lotzea, joerak finka ditzaketen balizko abangoardiei aukera bat ematea eta, azken batean, sortzaileei berei hazteko eta alderatzeko esparruak eskaintzea, beren kabuz, enpresa-egitura sarri geldiarazgarriaren zati izateko beharrik gabe; izan ere, maiz ez dira horretarako gai izaten.

Proiektu osoak hiru ekintza ildo nagusi hartuko ditu:

  1. Sortzaileei (norbanakoak zein taldeak) sostengua ematea.
  2. Sorkuntza-zentroak ireki edota sendotzea.
  3.  Sormen Esperientzien Sarea.

Hauek dira aintzat hartu diren enborreko arte-adierazpenak:

  • Multimedia-sorkuntza.
  • Arte bisualak.
  • Arte eszenikoak eta mugimenduaren arteak.
  • Musika.
  • Ekonomia sortzaileen eremuko kultura garaikidearen bestelako adierazpenak.

Nolanahi ere, talentua eta sormena modu berritzailean aplikatzen dituzten adierazpenak dira, kultura eta gizartea uztartuz, artearen munduan zein aplikatutako zientzien, enpresaren, industriaren edo gizarte-arazoen munduan aldaketak eragitea bilatuz.

Aurrekariak

Jarduera garrantzitsu eta berritzaile baten aurrean gaude; izan ere, orain arteko Kulturaren Euskal Planaz kanpoko eta gaur arte esploratu gabeko eremuan barneratzen baita. Ekimenaren mamia, hala ere, inplizituki jasota dago Hauteskunde Programaren hainbat paragrafotan: “(...) Horrek guztiak kulturarekiko konpromiso publiko sendoa eskatuko du, ez bakarrik maila abstraktuan, baizik eta bere oinarriarekin, alegia, sormenarekin eta sortzaileekin ; orobat, elkarrizketa- eta lankidetza-esparru iraunkorra ezarri beharko da, (...) eta sektoreen arteko politika zehatzak (...), diziplinaren mugak eta ikuspegia gaindituko duten gaiak garatzeko (berrikuntza, identitatea, nazioartekotzea, joerak, eta abar.)”. Kultura Sailaren Plan Estrategikoaren oinarrizko jarduera-ildoen barruan dago.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Esku hartzen duten Sailak

Sail bat zuzenean: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

  • Alde batetik, beste enpresa publiko batzuekin batera, erabiltzen ari ez diren lokal egokiak bilatu eta lortzen laguntzeko. Baita enpresak sortu eta mantentzen direla laguntzeko neurriak kultura-esparrura egokitzeko ere, baldin eta jarduera garrantzitsu hauetan parte har badezakete.
  • Bestetik, Berrikuntzari buruzko eskumenaren esparruan, aholkularitza, ezagutza, administrazio-erraztasunak eta proiektuko alderdi berritzaile bereziei aurre egiteko behar diren baliabideak lortzea eragin dezakeen guztian.

Beste alde batetik, oso onuragarria litzateke Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak esku-hartzea Sormen Lantegietan kultura-enplegua eta auto-enplegua pizteko programak gauzatze aldera; Eusko Jaurlaritzatik sektore artistikoekin batera eta “artimetria” (lan artistikoaren ebaluazio ekonomikoa egiteko sistema) izenez ezagutzen denaren inguruan landutako hausnarketen ildotik.

Eraginak

Araudian eragina

Ez dago berariazko lege-esparru batean kokatuta, kultur jardunari laguntzak emateko araubidea arautzen duenaz gainera. Azken horren barruan, diru-laguntzen eta kudeaketa-emakiden berariazko prozedurak landu beharko dira (oraindik zehaztu gabe baitaude), ekipamendu zehatzetan irekitako itxaropenak ebazten diren heinean.

Hain zuzen ere, Kultura sailburuordearen Agindu bat plazaratu da, “Sormen Lantegia” programaren barruan 2011. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Antolamenduan eragina

Esan bezala, Kultura sailburuordeak agindu bat eman du, “Sormen Lantegia” programaren barruan 2011. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Gomendagarria litzateke, orobat, sormen-zentroen elkarte bat sortzea, lankidetza horizontalari bide eman eta esparru publiko eta pribatuaren arteko koordinazioa hobetuko duena. Aukera hori gauzatzeko sortzaileen parte-hartzea beharko da, horren egokitasunari buruzko adostasuna lortu ondoren, kudeaketa- eta malgutasun-beharrei modu eraginkorragoan erantzuteko.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

2011. urterako 1.100.000 euro bideratuko dira ekimenera, sortzaileen jarduerara eta ekoizpenera zuzenduak, bai eta sormen-zentroetako programak mantentzera ere.

Beste 660.000 euro zentro berriak egokitu eta hornitzera bideratuko dira.

Azkenik, 60.000 euro inbertituko dira Sormen Esperientzien Sarea koordinatzeko idazkaritza eta sortzaileen zein sortzaile-taldeen informazio-gune bat abiarazteko.

Beste jardueretan eragina

Koordinazio-mekanismoak ezarri beharko dira hurrengo sailekin:

  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa.
  • Enplegua eta Gizarte Arazoak.
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
Erakunde harremanetan eragina

Hitzarmenak eta akordioak sinatuko dira aldundiekin, udalekin eta izaera publikoko beste enpresa batzuekin, bai horien jabetzakoak izan daitezkeen espazioak bilatu eta lortzeko, bai ekimenerako baliabideak hornitu eta mantentzeko.

Horrela, bada, erakundeekiko harreman-maila ezberdinak ezarri beharko dira, proiektu-motaren arabera:

  • jada existitzen direnak eta, lan programa zehatz baten arabera, Sormen Esperientziaren Sareari atxikitzerik dutenak.
  • bereziki sor daitezkeenak, akordioaren izaera finkatuko duen azpiegitura batetik abiatuta, haren egoerari, jabeei, hirigintza-planei, eta abarren arabera.

Agian harremanak ezarriko dira, orobat, finantza-erakundeekin eta  merkataritza izaera eta titulartasun publikoko beste erakunde batzuekin, jabe edo babesle modura esku har dezaten (Sepi, VitalKutxa, SpriLur...).

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010-2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012010/12/31Bukatuta
Garapen-aldia2010/12/312013/12/31Bukatuta
Amaitutako jarduera2013/12/312013/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/04/01

Ebaluazioaren laburpena
  • Gaur arte hiru azterlan egin dituzte beste hainbeste adituk, proiektua behar bezala aztertzeko.
  • Sormen Lantegia (Kultura Garaikideko Zentroa): 2012rako aurreikuspena.
  • Sormen Esperientzien Sarea:

Lankidetza-hitzarmenak ezarri dira bost proiekturekin: Amarika (Gasteiz), Zorrozaurre (Zawp-Lan Ekintza, Bilbo), Harrobia (Eskena, Bilbo. Antzerki-ekoizpenerako zentroa), Alfa Arte (Eibar, Arte- eta industria- zentroa), Astra (Gernikako udala). Lehen lauen zuzendaritza-proiektua idatzita dago dagoeneko, abian jartzeko.

Sormen Esperientziari buruzko I. Jardunaldiak antolatu dira, hainbat arte-diziplinetako ehun talde baino gehiagoren partaidetzarekin.
Sormen Esperientzien Elkarte bat sortzeko prozesua hasi da, talde babesle baten bultzadari esker. Gutxi gorabeherako eraketa-data: 2011ko ekaina.

                               2011ko Aurrekontuen IV. kapitulura bideratutako lehen partida jaso da. Partidaren deialdi- eta betearazpen-epea 2011. urtea da, eta araudi berri bat idatzi behar izan da, une honetan izapide-fasean dena eta 2011ko maiatzean argitaratzea espero dena.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05