40. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, ekainaren 19ko 5/2008 Legearen bitartez sortua, zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, ordezkaritza eta erabakiak hartzeko gaitasunak dituena. Agentziaren egitekoa lankidetzaren alorreko euskal politika planifikatu, antolatu, koordinatu eta ebaluatzea da. Labur adieraztearren, kudeaketa-tresna bat da, zentralizatu gabeko garapenerako lankidetza-politika publikoko eredu propioa zehazte aldera hainbat erronka bultzatuko dituena.

Aurrekariak

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legeak Azken Xedapenetako lehenengoan  ezartzen du garapenerako lankidetzaren alorreko plangintza bat lantzeko beharra; orobat xedatzen du plangintza koordinatu, kudeatu eta burutzeko lana Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak egingo duela, Agentzia hori berariazko lege batek sortu ondoren.

Legezko agindu hori betetzeko, ekainaren 19ko 2/2008 Legeak sortu eta arautu zuen Lankidetzaren Euskal Agentzia, zuzenbide pribatuko erakunde publiko eta autonomoa, esan bezala, ordezkaritza eta erabakiak hartzeko gaitasuna duena.

Lankidetzaren Euskal Agentzia sortzeak kalitateagatik nabarmentzen den eredu bat finkatzea ez ezik, kudeaketaren eraginkortasuna etengabe hobetzea bermatuko du. Horrez gainera, helburuak lortzean eraginkortasuna areagotzean oinarritutako jarduera estrategikoak bultzatuko ditu, funtsak eskualdatuko ditu, eta laguntza teknikoa emango du ahalik eta irizpide onenarekin.

Saila

Lan eta Gizarte Gaiak

Esku hartzen duten Sailak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila, garapenerako lankidetzaren alorrean eginkizunak esleitu baitzaizkio.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Lankidetzaren Euskal Kontseiluak, hots, lankidetzaren alorreko Eusko Jaurlaritzaren aholkularitza-organo gorenak, 2008ko abenduaren 8ko bileran aurkeztu zuen antolamenduaren eta egituraren araudiari buruzko derrigorrezko txostena. Txosten hori 2010eko urtarrilaren 19an Kontseiluak egindako azken bileran berretsi da.

Aldi berean, elkarrizketak antolatu dira gizarte zibilarekin, lankidetzako politika publiko kualitatiboa osatzeko, Agentzia organo anitz, partaidetzara ireki eta eraginkor gisa hartuko duena. Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta gizarte zibil antolatuaren erakundeen arteko harreman-eredu horrek bi aldeen buruaskitasuna argitu eta bultzatzen du. Oinarrian dagoen ideia da Administrazio Publikoak erakundeak eta sareak sendotzen lagun dezakeela, baina puntu kritiko bat gainditu gabe, hau da,  mendetasunezko edo interferentziazko eragin ez desiragarriak sortzen hasten diren puntua, norabide batean zein bestean (edo bietan). Lankidetzaren agenteekiko elkarrizketa eta komunikazio iraunkorrak isla eduki behar du Lankidetzaren Euskal Kontseiluan nahiz Erakunde Arteko Kontseiluan. Agentziaren araudiak foro horietako kideak sartuko ditu bere zuzendaritza organoan, Artekaritza Kontseiluan, alegia, euskal lankidetza-politikako plangintza eta kudeaketaren arduradun izan daitezen, Administrazioarekin batera.

Eraginak

Araudian eragina

Lankidetzaren Euskal Agentziak hura sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legean bertan du bere esparru arautzailea. 2/2008 Legeko azken xedapenetako lehenengoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak sei hilabeteko epea izango du, Legea indarrean jartzen den egunetik (2008/07/11) Lankidetzaren Garapenerako Euskal Agentziaren antolaera eta funtzionamenduaren araudia dekretu bidez arautzeko (95/2010 Dekretua, martxoaren 23koa, Lankidetzaren Garapenerako Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena, eta 310/2010 Dekretua, azaroaren 23koa, Lankidetzaren Garapenerako Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide pertsonalak eta materialak horri atxikitzeko baldintzak arautzen dira).

Antolamenduan eragina

Onespenaren zain dago Agentziaren eginkizunak eta egitura finkatuko dituen antolamendu-dekretua, Lankidetzaren Euskal Agentziaren organigrama xehetasun osoz deskribatzen duena. Guztira, 19 pertsonak osatuko dute, lau arlo hauetan banatuta: Zerbitzuak, Juridikoa, Plangintza eta Teknika. Kontratazioa, berriz, ekainaren 19ko 5/2008 Legeko 14. artikuluari egokituko zaio, eta Agentziaren zuzendaria izango da izendapen zuzeneko goi-kargudun bakarra.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Jarduera garrantzitsu hau Lankidetzaren Euskal Agentziaren beraren aurrekontuarekin gauzatuko da. Aurrekontu hori, aldiz, jarduera-hasierako dekretuan zehaztuko da, eta, beharrezkoa balitz, berariazko partida bat edukiko du 2011ko ekitaldian.

Beste jardueretan eragina

Kontseilu Errektoreak koordinatuko ditu, Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaritza organoa den partetik, gobernuak garapenerako lankidetzaren alorrean dituen gaitasunak mugiarazteko ekimenak.

Erakunde harremanetan eragina

Eusko Jaurlaritzak lankidetzarako baliatuko duen jarrera estrategikoa, EAEko, estatuko zein Europako beste erakunde publiko batzuen lankidetzaz alderatuta, bere balio erantsia ematen saiatzea izango da, modu horretan, bikoizketak eta disfuntzioak saihestu eta, aldi berean, aktiboki parte hartuko baitu Espainiako garapenerako lankidetzaren politika zehazteko lanean.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010. urtean abiaraziko da.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Aldez aurreko zirriborroa2010/01/012010/09/01Bukatuta
Izapidetza-aldia2010/09/012010/10/14Bukatuta
Onartze-aldia2011/10/142010/11/23Bukatuta
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2012/11/05

Ebaluazioaren laburpena

.

Azken aldaketa: 2012/11/06