37. Olatuen energiarekin esperimentatzeko eta hartzaileen erakusketarako plataforma. Biscay Marine Energy Platform, Bimep.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Proiektu honen helburua da olatuen energiarekin saiakuntzak, frogaketak eta energia-hartzaileen ustiapena egiteko azpiegitura bat eraikitzea, ikerketa- eta lotutako datuen zentro batekin batera, Armintzako kostan (Lemoiz). Horri guztiari esker, Euskadi nazioarteko erreferentzia bilakatu nahi da olatu-energiari dagokionez.

Prototipoak benetako eskalan eraiki dituzten energia-hartzaileen fabrikatzaileek instalazio horiek erabili ahalko dituzte; izan ere, azpiegitura beren ekipoak probatzeko pentsatuta baitago, jarduerari, portaera hidrodinamikoari, nekeari, ingurumen-inpaktuari, eta abarri dagokienez. Gisa horretako instalazio batean sortutako ezagutzak, berriz, funtsezkoak dira olatu-energiaren etorkizunerako.

Azpiegitura baliatze aldera, olatu-energiaren inguruko industria- eta enpresa-sektore bat sortzeko saiakera egingo da. Horrela, dagoeneko existitzen diren enpresek beren zerbitzuak egokitu ahalko dituzte, azpiegituraren beharrak asetzeko, eta enpresa espezializatu berriak ere sortu ahalko dira.

Orobat, plataforma honetan jatorri berriztagarriko elektrizitatea ekoizteak energia-mendetasuna eta CO2-isurketak murrizten lagunduko du.

Lehen fasean azpiegitura diseinatu da. Garapen-fasean, berriz, azpiegiturak lizitatu eta eraikiko dira, azkenean, froga-aldia gainditu ondoren, hornidurak abiarazi ahal izateko.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Enpresen, clusterren eta Teknologia Zentroen parte-hartzea funtsezkoa da Jarduera honetan bildutako proiektuak garatzeko. Halaber, aldian-aldiko bilerak eta harreman sarriak edukiko dira proiektuan esku hartzen edo proiektuaren eragina jasotzen duten gizarte-eragileekin, hala nola Lemoizko udalbatzarekin, Lemoizko herritarrekin eta arrantzale-kofradiekin.

Eraginak

Antolamenduan eragina

Jarduera Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) zuzenduko du, proiektuaren sustatzailea baita, baina Industria eta Energia Sailburuordetzak etengabeko jarraipena egingo du.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Bimep esperimentazio-plataforma eta hari uztartutako Ikerketa Zentroa eraikitzeko inbertsioa EEEk egingo du bere funtsekin. Inbertsio hori 15 milioi euro ingurukoa izango da.

Erakunde harremanetan eragina
  • Estatuko Administrazio Orokorra:

- Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa.
- Sustapen Ministerioa.
- Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioa.

  • Energia Clusterra.
  • Enpresak.
  • ZTIES (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Sarea).
  • Unibertsitateak.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2009/2012
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia.2009/01/012010/04/30Bukatuta
Garapen- aldia.2010/05/012012/06/30Bukatuta
Amaitutako jarduera.2012/07/012012/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/12/31

Ebaluazioaren laburpena

Azpiegituren eraikuntza- eta egokitzapen-lanak zer neurritan aurrera egin duten baloratuko da.

Ebaluazio data: 2012/12/31

Ebaluazioaren laburpena

Ekimenaren azkeneko ebaluazio-egun horretan aztertuko da olatu-energiari buruzko esperimentazio- eta ikerketa-azpiegiturak abian jarri ez jarri. Horrez gainera, energia-ekoizpenaren emaitza nagusiak eta ratioak neurtuko dira, baliabide berriztagarriaren parametroei dagokienez (olatuaren altuera eta maiztasuna, esate baterako).

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2013/06/30

Ebaluazioaren laburpena

Bimepen azpiegiturak erabiltzen dituzten enpresa-kopuruari eta garatzen ari diren I+Gko proiektuen kopuru eta aurrekontuei jarraipena egingo zaie.

Azken aldaketa: 2016/10/05