36. Euskadin Ibilgailu elektrikoa zabaltzea.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Azken urte hauetan, garraioaren sektorea bigarren postuan jarri da EAEko energia-kontsumitzaileen zerrendan, industriaren sektorearen atzetik. Gainera, sektore honetan eskatzen den ia energia guztia petroliotik eratorritakoa da, errepidetiko garraioan, batez ere. Horren ondorioz, kontsumo horrek CO2 isurketa handiak sortzen ditu, baita beste kutsadura-mota batzuk ere (airekoa eta akustikoa, besteak beste). Gainera, herrialde gutxi batzuetan pilatutako petrolio-erreserba mugatuen mendekoa da.

Horregatik, hain zuzen ere, Sailak estrategia orokor bat garatu du, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu elektrikoa sartzea bultzatzeko. Bi dira estrategia horren helburu nagusiak: batetik, garraioan baliatutako energiaren eraginkortasuna hobetzea, eta, bestetik, euskal enpresen sarean negozio-aukera berriak sustatzea. Jarduera honetan bildutako ekimenek Euskadi erreferentzia izatea lortuko dute, bai ibilgailu elektrikoari uztartutako teknologiei dagokienez, bai horiek kargatzeko sistemei dagokienez.

Ibilgailu elektrikoek abantaila handiak ekarriko dituzte, ohiko ibilgailuaren aldean. Energia-eraginkortasuna handiagoa du, isila da, ez du partikula kutsatzailerik isurtzen erabiltzerakoan (beraz, hirietako kutsadura murrizten laguntzen du), berotegi efektuko gasen isurketa murrizten du eta, kargatzeko aldiak kudeatu eta optimizatuz gero, elektrizitate-sistemarentzat berarentzat ere onuragarria izan daiteke, gaueko elektrizitate-soberakinak xurgatuz energia-sorkuntza berriztagarria hobeto aprobetxatzea lortzen baitu.

Jardueraren diseinu-aldian zehaztu dira, dagoeneko, ibilgailu elektrikoaren kargatze-azpiegituretarako inbertsio- eta ustiapen-planak. Une honetan, hots, garapen-aldian (2015.era arte) ibilgailuen karga-sarea hedatzen ari gara, batetik, eta fabrikatzaileak dinamizatu eta erabiltzaile "goiztiarrak" bilatzen, bestetik.

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila: garraioaren esparruan ibilgailu elektrikoak sartzeak eragina edukiko du bai garraioaren alderdi arautzaileetan, bai mugikortasun ohituretan; gainera, ibilgailu hauek berriro kargatzeko berariazko azpiegiturak sortu beharko dira errepideetan. Halaber, familia bakarreko etxebizitza partikularretan edo komunitateetako aparkalekuetan ibilgailu hauek kargatzeko tokiak jarri beharko direnez, instalazio-mota hauek normalizatu eta arautu beharko dira.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Enpresen, clusterren eta Teknologia Zentroen parte-hartzea funtsezkoa da Jarduera honek biltzen dituen proiektuak garatzeko.

 

Eraginak

Araudian eragina

Jarduera garrantzitsu honen barruan aurreikusitako ekintzen artean dago lege-esparruan eta araudi-egituretan aldaketak proposatu zein sustatzea, horien bitartez ibilgailu elektrikoa zabaltzeko oztopoak ezabatu eta hura erabiltzea bultzatuko baita. Lege-aldaketa horietako batzuk autonomia-erkidegoaren eskumen-esparruan egongo dira, baina beste asko Estatuko Administrazio Orokorrak (EAO) hartu beharko ditu bere gain.

Antolamenduan eragina

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila da Jarduera honen burua, baina Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) esku-hartze zuzena izango du hura definitzeko eta betearazteko lanean. Jarduera hainbat proiektutan banatuko da; horietatik gehienak enpresa pribatuen eta Gobernuaren edo EEEren arteko lankidetzari esker gauzatuko dira.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Jarduera honetarako soilik abiaraziko diren proiektu eta ekintzen ondorioz ibilgailuak kargatzeko azpiegituretan egin beharreko inbertsioaren % 50 funts publikoetatik irtengo da. Funts publikoekin ordainduko dira, orobat, ibilgailu elektrikoak erosi edo alokatzea sustatzera edo diruz laguntzera bideratutako programak, bai eta ibilgailu elektrikoaren alorrean aplikazio-teknologia eta –berrikuntza garatzera bideratutakoak ere.

Beste jardueretan eragina

Etengabeko komunikazioa ezarriko da Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekin ibilgailu elektrikoak bere eskumenen esparruan duen eragina aztertu eta jarraitzeko.

Erakunde harremanetan eragina
  • Estatuko Administrazio Orokorra (Industria Ministerioa). Ibilgailu elektrikoa bultzatzeko plan integrala lantzeko talde eragilea.
  • Energia- eta automozio-clusterrak.
  • Enpresak.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea.
  • Unibertsitateak.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2011/2015.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2009/11/012010/06/30Bukatuta
Garapen-aldia2010/07/012015/12/31Bukatuta
Amaitutako jarduera2015/12/312015/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2012/01/01

Ebaluazioaren laburpena

Urtean behin, abiarazitako ekintzen eta lortutako emaitzen jarraipen- eta ebaluazio-txosten bat egingo da.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2016/01/01

Ebaluazioaren laburpena

Informe de seguimiento y evaluación.

Azken aldaketa: 2016/10/05