34. Euskal Merkataritza Egokitzeko Plana 2015.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Eusko Legebiltzarrak Merkataritza Jardueraren Legearen bigarren aldaketaren ekainaren 25eko 7/2008 Legea onestean hala eskatuta, Eusko Jaurlaritzak egin du dagoeneko Txikizkako Euskal Merkataritzaren Egokitzapen Plana. Hain zuzen ere, aipatutako lege horrek egokitu du merkataritza-jardueraren euskal araudia zerbitzuen Batasuneko Zuzentarauaren eskakizunetara.

Plan horren helburu nagusia tresnak eta politikak ematea da, horien bitartez sektorea egokitzeko aipatutako zuzentaraua aplikatzetik sortutako testuinguru-aldaketetara. Haren helburuetako bat zerbitzu-enpresek Batasunaren barruan ezartzeko askatasuna dutela bermatzea da.

Aurrekariak

  • Euskadiko Lehiakortasun Foroa 2015.
  • Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzako Plana 2006-2009 (ELGBP).

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.
  • Hezkuntza eta Lan sailak, prestakuntza-gaiei dagokienez.
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila, lurzoru-erabilerari lotutako gaiei dagokienez.
  • Ekonomia eta Ogasun Saila, estatistikaren alorrean.
  • Osasun eta Kontsumo Saila.
  • Kultura Saila.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Gizarte-eragileak funtsezko elementua dira Planean ezarritako helburuak ezin hobeki lortzeko.

Eragile-kopuru handi batek parte hartzen du, planaren hasierako diagnostikoan ordezkaritza-maila altua bermatzeko, bai eta gidalerroen konfigurazioan nahiz horietatik etorritako programetan ere.

Programa guzti-guztietan esku hartzen duten agenteak dira.

Eraginak

Araudian eragina

Euskal Merkataritza Egokitzeko Plana 2015 sektoreko Plan Estrategikoa da. Hor biltzen dira gidalerro edo jarduera-ardatz nagusiak, ardatz horiek garatuko dituzten eta datozen urteetan burutuko diren programekin batera. Programa horiek hainbat agindutan zehaztuko dira, eta sektoreak programa horietara iristeko edukiko dituen prozedurak arautuko dituzte.

Antolamenduan eragina

Planaren kudeaketa eraginkorrerako elementuak:

Plana martxan jartzeko, beharrezkoa da koordinazio-prozedura jakin batzuk eratzea, horien bitartez ziurtatzeko eraginkortasunez kudeatzen dela eta hartzaileek behar bezala jasotzen dutela. Jorratuko diren jarduerak hauek izango dira:

  • Estrategia bateratuak garatzeko koordinazio-tresna bat sortzea.
  • Aurreikusitako administrazio-izapideak sinplifikatzea.
  • Sailaren jarraipena eta partaidetza Lurralde Antolamenduko gidalerroak finkatzeko lanean.
  • Sektorean berariazko informazio-kanpainak egitea, Planaren edukia ezagutarazte aldera.
Aurrekontu eta finantzetan eragina

Planaren edukiari buruzko aurrerapenaren arabera, beheko taulan xehatzen diren ardatzetan garatuko da. Ohiko aurreikuspen ekonomikoak finkatutako aurrekontutzat jotzen dira, eta haren proiekzioa aurreikusita dago plana burutzeko epe osorako (2010/2015).

Ordea, ezohiko finantzaketa beharko da esperientziaren bidez egiaztatzeko programetarako (Estrategia-ardatza: Ezaguera eta Pertsonak) eta Merkataritza Dentsitate Baxuko Eremuetako Jarduera (Estrategia-ardatza: Lurraldea) izeneko programarako. Ezohiko finantzaketa horren kopurua zenbatzeke dago, hala ere.

Beste jardueretan eragina
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

1. Proiektu berritzaileak merkataritzan.

2. Finantza-euspeneko proiektua merkataritzako mikro-ETEentzat.

3. Lehiatu proiektua merkataritzako mikro-ETEentzat.

4. Ekimen-proiektuak (sustatzaile berriak) merkataritzan.

5. ”Erosketa” turismoa EAEn.

  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Lan eta Gizarte Gaietako Saila:
  • Gizarte-esparrua:

1. Etengabeko prestakuntza.

2. Eskarmentua aintzat hartuta merkatari-lanbidea egiaztatzea.

3. Graduondoa merkataritza-banaketan

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila:

1. Lurzoruaren merkataritza-erabileren gaineko jarraipena Euskal Autonomia Erkidegoan.

2. Birziklatzearekin zerikusia duten gaiak.

  • Osasun eta Kontsumo Saila.

1. Koordinazioa Kontsumo Sailak garatutako jarduerekin.

  • Kultura Saila:

1. Koordinazioa Kultura Sailak garatutako jarduerekin.

Erakunde harremanetan eragina
  •  Tokiko administrazioa.
  •  Toki-garapeneko agentziak.
  •  Enpresa-elkarteak.
  •  Merkataritza Ganberak.
  •  Euskalit.
  •  Unibertsitatea.

Harremanak Plana lantzeko fasean ezarri dira eta garapenarenean nahiz urteko emaitzak ebaluatzerakoan jarraituko dute, horrela, Planaren parte-hartze izaera bermatzeko.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2015
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diagnosia eta esparru estrategikoa2009/06/012009/10/01Bukatuta
Plana prestatzeko fasea2009/10/012010/02/01Bukatuta
Plana onartzeko fasea2010/02/022010/02/02Bukatuta

Burutu gabeko faseak

FaseakAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
Plana garatzeko fasea2010/02/022015/12/31Aribidean
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/04/30

Ebaluazioaren laburpena

El  plan ya determina el modelo de gestión y evaluación de los resultados. Se presentará anualmente (primer cuatrimestre) en el Parlamento un informe detallado con los resultados de cada año, incorporando un cuadro de mando donde de recogen los objetivos establecidos cada año, así  los resultados obtenidos,  con el fin de localizar las posibles desviaciones habidas,  rectificar a modo de evaluación y replantear nuevamente los objetivos y los nuevos indicadores. Es un proceso anual.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2016/06/01
Azken aldaketa: 2016/10/05