26. Etxebizitzaren alorreko sozietate-sarea berregituratzea.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Hauek dira proposatu den jarduerak ustez ekarriko dituen onurak:

  • Etxebizitzaren sektore publikoa berrantolatzea.
  • Alokairuaren parke publikoa Sailaren kontrolpean jartzea.

Berregituraketaren helburuak, berriz, hauek dira:

- Alokabideri izaera publikoa ematea. Hau da, Alokabideren parkea eratzen duten ia 2.000 etxebizitzak alokairuko etxebizitzen parke publiko bilakatzea, eta horien kudeaketak izaera publikoa edukitzera igarotzea.

- Alokabideri izaera publikoa eman ondoren, Alokabide eta Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa (aurrerantzean EASP) fusionatzea. Urrats horrek etxebizitzaren multzoko sozietate-sarea kudeatzeko lana erraztuko luke, baita kudeaketako sinergiak lortzeko bidea eman ere.

Aurrekariak

- Alokabide: Gobernuaren etxebizitza-parke publikoaren kudeaketaz arduratzen da. Partaidetzaren %50 VISESA sozietate publikoarena da eta beste %50 lau euskal kutxena, hori dela eta, euskal sektore publikotik kanpo dago.

Sailaren alokairu-politika garatzeko sortu zen. Hala, bada, Sozietate honen eginkizuna sektore pribatuko baliabideak topatzea da, Sailaren aurrekontu-baliabideekin soilik alokairuaren esparruan garatu ahal izango liratekeen jarduerak biderkatzeko.

- EASP: Etxebizitza Sailaren mendeko enpresa da, etxebizitza hutsak alokairu sozialera mugitzeko programa (Bizigune) kudeatzen duena. Halaber, BOEak bigarren eta hurrengo eskualdaketetan salerostea ere kontrolatzen du.

Sare konplexu horrek begien bistan uzten du, batetik, alokairu babestuen parkea Sailak kontrolatzeko beharra eta, bestetik, alokairuan diharduten bi sozietateek antzeko zereginak dituztela eta, horrenbestez, nahasketak izateko arriskua dagoela. Alokabide publiko bilakatzea eta ondoren EASPrekin bateratzeak konponduko lituzke oztopo horiek biak. Izan ere, baliabideak arrazionalizatuko lirateke eta eraginkortasuna hobetu, antolamendu-sinergiak eta erabakiak koherentziaz hartzea bermatuko litzatekeelako.

Saila

Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak

Esku hartzen duten Sailak

  •  Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.
  •  Ekonomia eta Ogasun Saila, eragiketak finantza-eragiketak eta zorpetzeak dakartzalako.
  •  Justizia eta Herri Administrazio Saila, berrantolamenduak langileen alorrean eragin dezakeelako.

Eraginak

Araudian eragina

126/2007 Dekretua, uztailaren 24koa, “Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler/ Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa SA” sortzen duena.

39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (Etxebide).

Antolamenduan eragina

Etxebizitzaren arloko sektore publikoa berregituratzea, akzio-partaidetzak berrantolatuz.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Alokabide SA sozietatearen akzioak erostearen kostua da, bere garaiak akziodunek eman zuten kapitalaren balio eguneratua, finantza-irizpideen arabera.

Guztira, 4.700.000 euro ingurukoa izango da, Visesa eta kutxen artean ordaindu beharrekoa, sozietatean izango duten partaidetza-kuota aintzat hartuta.

Beste jardueretan eragina

Izaera publikoa emateko prozesuan hainbeste aurreratzeko, beharrezkoa da Ekonomia eta Ogasun Sailaren zein Justizia eta Herri Administrazio Sailaren arteko lankidetza. Lehenengoarekin finantza-gaiak eta zorpetzekoak adostu beharko dira; bigarrenarekin, aldiz, langileei buruzko gaiak.

Erakunde harremanetan eragina

Eragiketa honetatik eratorritako kudeaketa-hobekuntzen ondorioz, Alokabidek kudeatutako parkea duten udalekiko harremanak hobetzea espero da.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

Años 2010/2011
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/01/012011/01/01Bukatuta
Garapen-aldia2011/01/012011/06/01Bukatuta
Amaitutako jarduera2011/06/012011/09/30Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/05/01

Ebaluazioaren laburpena

Alokabide sozietate publiko bilakatzeko prozesua, bateratzearen aurretikoa, apirilaren 15ean bukatu zen, uste baino lehen. Alokabide publiko bilakatu behar izan da, esan bezala, EASPekin bateratu baino lehen. Azken eragiketa hori izapidetzen ari da une honetan. Hile honetan bertan egingo dira sailen arteko beharrezko bilerak datozen lau edo bost hileetan bi erakundeen arteko bateratzea gauzatzeko.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2012/03/31
Azken aldaketa: 2012/11/19