23. Euskadiko Justizia Administrazioan Bulego Judizial eta Fiskal berria antolatzeko Planaren ezarpena.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Bi dira, funtsean, lortu nahi diren helburuak:

1.- Justiziaren jarduna kalitate handiagokoa, azkarragoa, eta eraginkorragoa bilakatzea, Justizia Administrazioaren eskura dauden giza baliabideak eta baliabide materialak arrazoiz erabiltzearen bitartez.

2.- Epaile eta magistratuei beren egiteko nagusiari arreta osoa eman ahal izatea erraztea, hau da, epaitzeari eta epaitutakoa gauzatzeari, bestelako eginbeharren ardura  kenduta. Bestelako eginbehar horiek idazkari judizialek hartuko dituzte beren gain.

Aurrekariak

Bulego Judizial Berriarekin, eginkizun berriak nahiz Auzitegi eta Epaitegietako egungo baliabide materialak eta giza baliabideak berrantolatuko dira, bi elementuren inguruan: Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala (ZLUP) eta zerbitzu erkide prozesalak. ZLUPek zuzenean laguntzen diete epaileei, magistratuei eta Zerbitzu erkide prozesalei, ez baitaude organo judizial zehatz batean sartuta, eta kudeaketa- zein sostengu-lan zentralizatuak gain hartzen dituzte prozesu-legeak aplikatzetik eratorritako jardueretan. Hala, bada, eragile juridiko guztiei laguntzen die.

Botere Judizialaren Lege Organikoak (Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldarazten duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoa) onartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskumena duela Bulego Judizialaren tamaina eta antolamendua zehazteko, bai eta Euskadiko Barruti Judizialetako Zerbitzu erkide prozesalak diseinatu, sortu eta antolatzeko ere. Eskumen horiek baliatuta, Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluaren 2008ko uztailaren 29ko bileran onetsi zuen Euskadiko Justizia Administrazioan Bulego Judizial eta Fiskalen Antolamendu Plana (2008-2010), Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aldeko txostena eskuratu ondoren.

Euskadiko Justizia Administrazioko Bulego Judizialen eta Fiskalen Antolamendu Planak Prozesuko Zerbitzu Komunen hiru mota aurreikusi ditu hasiera batean: Prozedura Antolatzeko Zerbitzu Erkide Prozesala, Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala eta Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra. Hala eta guztiz ere, zerbitzu erkide prozesalen diseinua ezberdina izango da, hots, arrazoizko irizpideen eta barruti judizial bakoitzaren neurri eta konplexutasunaren araberakoa.

Bulego Judizialak irizpide hauei jarraiki funtzionatuko du: arintasuna, eraginkortasuna, lana arrazionalizatzea, kudeaketarekiko erantzukizuna, eta Administrazioen arteko koordinazioa eta lankidetza. Horiei guztiei esker, herritarrek hurbileko eta kalitatezko zerbitzu bat eskuratuko dute. Horrenbestez, funtsezkotzat joko da Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorraren eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalaren antolamenduak goian aipatutako irizpideak aintzat hartzea, kalitatea kudeatzeko egituratutako sistema baten esparruan betiere, horrela bide emango baitzaio Bulego Judizial Berria ezartzearen adinako garrantzia edukiko duen antolamendu erreforma lortzeari.

Saila

Herri Administrazioa eta Justizia; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Justizia eta Herri Administrazio Sailak, Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuari jarraiki, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritza sortzea agintzen du, eta honako eginkizun hau esleitzen dio: ”Bulego eta Zerbitzu Judizialak, Fiskaltzak eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea Antolatzeko Plana landu, proposatu eta ezartzea, eta haren jarduerak koordinatzea”.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

  • Sindikatuak.
  • Abokatu-elkargoak.
  • Prokuradoreen elkargoak.
  • Idazkaritza Judizialak.
  • Fiskaltza.
  • Epailetza.

Eraginak

Araudian eragina
  •  Barruti judizialetako zerbitzu erkideak sortzeko aginduak.
  • ­ Lanpostu-zerrendak onesteko aginduak.
  • ­ Barruti judizial bakoitzaren antolamendu xehea finkatzen duten ebazpenak, eta zerbitzu erkideen funtzionamendurako oinarrizko arauak.
Antolamenduan eragina

Jarduera honek eraginak izango ditu Justizia Administrazioaren berezko zerbitzuen berrantolamenduan, eta, zehatzago, zerbitzu erkide prozesaletan.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Ohiko baliabideekin finantzatuko da. Baliabide horiek eraikinak egokitzeko, aplikazio informatikoetarako, giza baliabideetarako (prestakuntza barne) eta jarduera-protokoloak lantzeko lankidetzarako erabiliko dira (azken horiek Idazkaritza Judizialarekin, Fiskaltzarekin eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearekin izandako bileretan egingo dira), bai eta zerbitzu erkide prozesaletan kalitatezko kudeaketa- sistema bat diseinatu eta koordinatzera zuzendutako bestelako jardueretarako ere. Orobat, Euskadin Bulego Judizial Berria ezartzearekin lotutako beste komunikazio-jarduera batzuetarako erabiliko dira ohiko baliabideak.

Beste jardueretan eragina

Lankidetzan jardungo dute Kultura Sailarekin, interes historikoko artxibo judizialak antolatze aldera.

Erakunde harremanetan eragina

Erakunde harremanak bere horretan mantenduko dira organo hauekin: Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salarekin, hiru probintzia-auzitegietako buruzagitzekin, Goi Fiskaltzarekin eta hiru probintzia-fiskaltzen buruzagitzekin, Gobernu Idazkaritzarekin eta Idazkaritza Koordinatzaileekin, Abokatutzaren Euskal Kontseiluarekin, hiru abokatu-elkargoekin, Prokuradoreen Euskal Kontseiluarekin, hiru prokuradore-elkargoekin, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen sindikatu zentralekin, Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearekin, Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrarekin eta Justizia Ministerioarekin.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2014.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinua-aldia2010/01/012010/07/31Bukatuta
Garapen-aldia2010/07/312014/12/30Bukatuta
Amaitutako jarduera2014/12/312014/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/01/01

Ebaluazioaren laburpena

En 2010 no se ha podido realizar ninguna evaluación porque, a pesar de que la creación de las Oficinas Judiciales de Amurrio, Azpeitia, Eibar, Getxo e Irun se produjera en julio de 2010 con la Orden de creación de sus servicios comunes procesales y con el Decreto que aprueban sus relaciones de puestos de trabajo, las Oficinas Judiciales no entraron en funcionamiento hasta principios de noviembre de 2010, que fue cuando se culminó el proceso del acoplamiento del personal. Además, las y los secretarios judiciales de estos partidos judiciales se nombraron con cierto retraso por parte del Ministerio de Justicia, por lo que, en la práctica, las Oficinas Judiciales se pusieron en marcha casi al finalizar 2010.

En 2011 se ha constatado que los servicios comunes procesales funcionan relativamente bien y que el problema se centra fundamentalmente en las unidades procesales de apoyo directo a la o al juez o magistrado, porque estas unidades presentan dificultades en su adapatción a la filosofía de la nueva Oficina Judicial y siguen funcionando como los antiguos Juzgados. Se están tomando las medidas oportunas para que la Oficina Judicial se implante de forma efectiva, aunque sin olvidar que se trata de un cambio integral y de un gran calado, con todo lo que ello conlleva en términos de tiempo, adecuación y adaptación al cambio, por lo que el éxito del proyecto de la Oficina Judicial depende de la colaboración de todas las partes implicadas.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2015/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05