18. Euskadi 2013 Estrategia.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

1.- Erreferentziazko estrategia bat osatzea politika publikoen plangintza egiteko.

2.- Gobernuaren ardatz eta helburu estrategikoak zehaztea legegintzaldirako.

3.- Aurrekontu-lehentasunak bideratzea epe ertainean.

Aurrekariak

Postuaz jabetu zenetik, Eusko Jaurlaritza berriak gobernuaren ekintzak planifikatzeko hainbat ekimen jarri ditu abian Legegintzaldi berrirako. Lehenik eta behin, sail batzuek plangintza estrategikoko prozesu batzuk martxan jarri dituzte, beren jarduera-eremuetan legegintzaldiko planak lantzeko. Bigarrenik, lehendakaritza Eusko Jaurlaritzaren “Plangintza eta Jarduera Garrantzitsuen Egutegia” lantzen ari da, sailetako ekimen hauek guztiak antolatu eta koordinatzeko, behetik gorako prozesu batean. Bigarrenik, Ekoeuskadi 2020 izeneko plana egiten hasi da, herrialde-plan bat, legegintzaldi honetaz harago doana.

Azken batean, ikuspegi estrategiko ezberdinetatik sortutako hainbat ekimen dira. Horiek deskoordinazio-arriskua ekar diezaiokete Gobernuari hausnarketa estrategikoko prozesu batean sartzen edo kokatzen ez badira. Hausnarketa-prozesu hori organo gorenak zuzenduko du eta, hortaz, top-down prozesu bat izango da, politika publiko guztiek jarraitu beharreko ildoa markatuko duten helburu handiak ezarriko dituena.

Hala, bada, bultzatu nahi den EE 2013 hausnarketa estrategikoak Gobernu osoaren ikuspegia lantzeko helburua du, eraiki nahi den etorkizunari buruz. Horrez gainera, diagnostikotik eratortzen diren erronka handiak hautemango ditu, helmugak eta lehentasunak ezarriko ditu; arreta berezia jarri beharreko gaiak bilatuko ditu, edo moldatu zein aldatu nahi dituenak, baita zer programa sustatu edo baztertu behar diren erabaki ere.

Saila

Ogasuna eta Finantzak; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Administrazio Orokorraren sail guztiak, baina garrantzia berezia izango dute Lehendakaritza, Ekonomia eta Ogasun Sailak eta Justizia eta Herri Administrazio Sailak.

Eraginak

Antolamenduan eragina

Sailen arteko batzorde bat sortu beharko litzateke, “Euskadi Estrategia 2013” ekimenaren plana egiteaz arduratu dadin.

Gobernuko sailek elkarrekin lan egingo dute, baita Jardueraren arduradun den batzordearekin ere; horretarako, plangintza estrategikoko prozesuetan ohikoak diren teknikak erabiliko dira, hala nola, aholkulari adituekin sakoneko elkarrizketak egitea, eta lantaldeetan eta hausnartzeko bileretan parte hartzea.

Beste jardueretan eragina

Sail guztien partaidetza beharko da, Lehendakaritzarena, bereziki, Koordinazio Idazkaritza Nagusiaren bidez, eta Justizia eta Administrazio Sailarena, Berrikuntza eta Elektronikako Administrazioaren Zuzendaritzaren bidez.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

1/12/2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diagnosia eta esparru estrategikoa2010/01/012010/05/01Bukatuta
Plana prestatzea2010/05/012010/07/30Bukatuta
Plana onarpena2010/07/302010/07/30Bukatuta
Desarrollo del Plan2010/07/302013/12/01Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/12/01

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2014/06/01
Azken aldaketa: 2016/10/05