13.- Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculumak ezartzen dituzten eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoan finkatzen dituzten dekretuak aldaraztea.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Elebitasun integratzailea bultzatzea, euskara irakaskuntza emateko hizkuntza nagusitzat hartzearen ideia alde batera utzita; “Euskal Herria” terminoaren erabilera aldatzea; bakearen kulturaren, indarkeria terrorista gaitzestearen eta biktimekiko begirune eta enpatia sortzearen alde egitea; eta koherentzia ziurtatzea oinarrizkotzat jotako gutxieneko irakaskuntzen eta horiek xedatzeko Dekretuen artean.

Aurrekariak

Jarduera garrantzitsu honek erantzun nahi dio hauteskunde-programan nahiz legebiltzarraren egoitzan sailburuak adierazitako konpromisoari.

Saila

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Esku hartzen duten Sailak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Hezkuntzari uztartutako talde guztiek esku hartu dute Jarduera adierazgarri honetan, alegia, enpresaburu-elkarteek, sindikatuek, guraso-elkarteek, pedagogia-taldeek eta ikasleek, horretarako antolatutako bi aldeko bileren eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren bileren bitartez

Eraginak

Araudian eragina

Jarduerak hiru dekretu berri sortzea eta horrek eragin dezakeen araudia berrikustea ekarriko du.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010eko bigarren hiruhilekoa.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Aurretiazko zirriborroa2009/05/252009/07/24Bukatuta
Izapide2009/07/242010/03/30Bukatuta
Onarpena2010/03/302010/04/20Bukatuta
Azken aldaketa: 2011/09/13