5. Kanpo Ekintzako esparru estrategikoa.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Hona hemen proposatutako helburuen abiaburua: kanpo-ekintzaren egitekoa Euskadi kanpoaldean ezagutaraztea dela, EAE barnean hartzen duten lurralde-eremu handiagoekiko elkarrekiko leialtasunez bere interesak defendatzeaz gainera.

Ez hori bakarrik; bost kontinenteetan euskal herritar eta talde ugari egoteak garrantzi bereziko elementu bat eransten du eta hori modu ireki eta anitzean aintzat hartu behar da.

  • Hauek dira jardueraren helburu zehatzak:
  • Kanpo-gaietan, ekintza-batasunaren printzipioa Euskal Administrazioaren kulturaren parte izatea lortzea.
  • Euskadik munduan duen tokia hobetzea.
  • Euskadirentzat interes politiko eta ekonomiko handiena duten eskualdeekin harreman egonkorrak ezartzea.
  • Euskadik mundu globalari buruz duen ezagutza hobetzea.
  • Kanpo Ekintzako Eredu bat ezarrita uztea.

Aurrekariak

Gaur egun, Kanpo Harremanetarako Estrategia izeneko ekimena dago indarrean, Gobernu Kontseiluak 2005ean onetsi eta 10 urteko indarraldia aurreikusi ziona.

Ekimen horrek bat egiten du lehendakariak Eusko Legebiltzarrean, 2009ko ekainaren 25eko Osoko Bilkuran, izandako agerraldiarekin, batetik, eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Legegintzaldiko Laneko ildo orokorrak aurkezte aldera 2009ko urrian egindakoarekin, bestetik. Agerraldi horiekin bira-prozesu bat abiarazi zen aipatutako estrategian bildutako planteamendu politikoetan; horregatik, une honetan, beharrezkoa da Esparru estrategiko berri bat lantzeko prozesu bati ekitea.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Sail guztiek kanpo-dimentsio bat eduki badezakete ere, indartsuagoa da beheko hauetan:

  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.
  • Kultura Saila.
  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila (Lankidetza, Garapena eta Immigrazioa).
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila.
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

Konstituzio Auzitegiaren 165/1994 Epaiak, maiatzaren 26koak, autonomia-erkidegoen kanpo-gaitasuna onartzen du, beren eskumen propioen garapenean oinarrituta. Hala, bada, aipatutako sailek kanpoaldean jardun beharra dute, zalantzarik gabe, berezkoak dituzten helburuak betetzeko.

Aurrekoarekin batera, interesgarria da Justizia eta Herri Administrazio Sailaren esku-hartzea ere, funtsean Giza Eskubideei dagokien gaietan.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Merkataritza Ganberak eta Confebask, batez ere.

Eraginak

Araudian eragina

Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarako maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak erakunde-ekintzako lau urteko plana lantzea agintzen dio Euskal Gizataldeekiko Harremanen Aholku Batzordeari, euskal etxeetako jardueretan laguntzera nahiz legean bertan jasotako zerbitzu eta eskubideak (euskal etxe zein gizataldeetako kideentzat) ematera zuzenduta.

Antolamenduan eragina

Esparru Estrategikoa martxan jartzetik eratorritako aldaketaren bat gerta daiteke. Zehazki, badirudi aldaketa aurreikus daitekeela Lehendakaritzan, Kanpo Harremanetarako Zerbitzuaren funtzionario-egituran zehazki, izaera osoko kanpoko zerbitzu autonomiko baten beharrak artatzeko asmoarekin. Halaber, gerta daiteke Esparru Estrategikoaren ondorioz, Euskadik kanpoan duen ordezkaritza-kopurua ere aldatzea. Halaber, Akitaniarekin Lurralde Lankidetzako Multzo Europarra sortzeko aukera aztertuko da ziurrenik.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Esparrua gauzatzeko baliabide gehiago beharko dira, nahiz eta zenbateko osagarriak ez duen inolaz ere gaindituko Euskal Administrazio Orokorraren aurrekontuaren milako 0,7ko kopurua.

Gaiaren nolakotasuna bera dela eta, ez da beste entitate edo erakunde batzuen partaidetza duen finantzaziorik aurreikusi.

Beste jardueretan eragina
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila eta haren nazioartekotze- eta turismo-eremuetan.
  • Kultura Sailean eta Etxepare Institutuan.
  • Garapen Lankidetzaren Arloan.
  • Halaber, Arku Atlantikoan jarduteko, beharrezkoa izango da Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak ere parte hartzea.
Erakunde harremanetan eragina

Harremanak Estatuko Administrazioaren erakunde eta egoitza eskudunekin izan behar dira, eta, zehazkiago esatearren, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioarekin, beste autonomia-erkidego batzuekin lankidetzan jarduteko aukera baztertu gabe.

Halaber, beharrezkoa da etorkizuneko Kanpo Zerbitzu Europarrari buruzko dokumentuak aintzat hartzea (une honetan eraketa-fasean daude).

Mugen bi aldeetako lankidetzari dagokionez, eraginak jaso ditzakete bai Gipuzkoako Foru Aldundiak, bai Baiona-Donostia ardatzeko euskal udalerriek; ahaztu gabe beste bi foru aldundiek ere hainbat jarduera egiten dituztela kanpoan, kasuan-kasuko indar eta aldizkakotasunez.

Orobat, harremanak ezarri beharko dira Euskal Merkataritza Ganberekin, Confebaskekin eta AFM (Makina-erremintaren Fabrikatzaileen Elkarte Espainiarra) entitateekin, besteak beste.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010etik 2020ra.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diagnosia eta Esparru Estrategikoa.2010/01/012010/12/31Bukatuta
Plana prestatzea.2011/01/012011/07/12Bukatuta
Plana onartzea.2011/07/122012/07/12Bukatuta

Burutu gabeko faseak

FaseakAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
Plana garatzea.2011/07/132020/12/31Aribidean
EBALUAZIOA

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2021/06/30
Azken aldaketa: 2012/09/17