Lehendakaritza

Akordiorik gabeko Brexit-ak sortu lezakeen egoerari aurre egiteko neurriak

2016ko ekainean, erreferendum baten bidez, britainiar herriak erabaki zuen Europar Batasunetik ateratzea. EBren Tratatuak bi urteko epea ematen du EBk eta Erresuma Batuak irteera ordenatua segurtatzen duen akordio bat lortu dezaten.

2018ko azaroan, negoziatzaileek Ateratze-akordio bat adostu zuen, modu ordenatuan ateratzea ahalbidetu behar zuten funtsezko alderdiak jorratuz: herritarren eskubideak; Erresuma Batuaren eskubide eta betebehar finantzarioak, EBtik aterako den Estatu kide gisa; eta muga bat Irlandako uhartean berriz ezartzea saihesteko mekanismo bat. Ateratze-akordioa indarrean sartzen den egunean, 2020.12.31ra arte iraungo lukeen trantsizio-aldi bat hasiko litzateke. 

Herritarren alorrean, Ateratze-akordioak zenbait neurri aurreikusten ditu haien eskubideak eta zirkulaziorako eskubideak bermatzeko, besteak beste gai hauetan: bizilekua, asistentzia sanitarioa, pentsioak eta tituluen homologazioa. 

Ateratze-akordioa EBk eta Erresuma Batuak berretsi behar zuten 2019ko martxoaren 29aren aurretik, baina, ezaguna denez, barneko zirkunstantzia politikoen eraginez, azken horrek ez du oraindik ere akordioa berretsi.

Harturiko kontingentzia-neurriak