Taldea eta harremanetan jartzeko datuak
Titularra
Taldea
Fernando Fantova Azcoaga (Bilbo, 1961) boluntarioa eta aktibista sozial eta komunitarioa da, XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik.
Gizarte-hezitzailea da (gaitua); filosofian eta hezkuntza-zientzietan lizentziaduna (psikologia); giza baliabideen kudeaketako masterra du, eta zientzia politikoetan eta soziologian doktorea da (soziologia); esku-hartze sozialean aritzen diren antolakundeetako kalitate-politikaren kudeaketa-ereduei buruzko doktorego-tesia du.
1989an eta 1990ean, desgaitasuna duten pertsonekin esku hartzeko programen ebaluazio bat egin zuen Europako hainbat herrialdetan, eta Eusko Jaurlaritzaren gizarte-ikerketarako bigarren Sustatu saria jaso zuen.
1993tik 1997ra, Ekuadorren, prestakuntza, dokumentazio, aholkularitza eta ikerketako zentro nazional bat diseinatzeko eta abian jartzeko koordinazio lanetan aritu zen.
1998tik 2009ra eta 2013tik 2024ra, auzo-militantzia eta militantzia politikoa eta politika publikoen arloko nazioarteko aholkulari independente gisa duen lan profesionala bateratu, eta politika publikoen plangintza-, aholkularitza- eta ebaluazio-prozesuetan laguntza teknikoa ematen aritu zen hainbat autonomia-erkidegotan eta herrialdetan.
2009tik 2013ra, ardura politikoa izanik zerbitzu publikoa ematen aritu zen Eusko Jaurlaritzan: Gizarte Gaietako sailburuordea eta Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioaren zuzendaria izan zen.
Postu hauetan aritu da: Espainiako Gobernuko Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen Aholku Batzordeko kidea. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearenen kide aditu eta batzorde horretako Gizarte Garapeneko Komisioaren presidentea (Eusko Jaurlaritzaren arau-ekoizpen guztia aztertzeaz arduratzen da eta nahitaezko txostenak egiten ditu). Kataluniako Generalitateko Gizarte Zerbitzuen Beharrak Ebaluatzeko Batzordeko kidea. Ikerketen Estatu Agentziaren ebaluatzailea. La Caixa fundazioaren proiektu ebaluatzailea. Espainiako Gobernuaren Desinstituzionalizaziorako Estatu Estrategiaren Aholku Batzordeko kidea. Horizon Europe programaren barruan Europako Batzordeak identifikatu eta gonbidatutako ebaluatzaile aditua. 10 liburu, 200 kapitulu, hainbat artikulu edo txostenen eta blog baten egilea da (fantova.net ).
Taldea
Harremanetarako informazioa
Besaldirekin harremanetan jartzeko, bide hauek dituzu:
Donostia-San Sebastián kalea 1· 01010 Vitoria-Gasteiz.
Lakua II-tik sartuta, Lakua I, 0 solairua, I zonaldea:
Tel: +34 945 01 65 28
E-mail: besaldi@euskadi.eus
Azken aldaketako data: