Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Hasiera

Hasiera

Comillas

Besaldi enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoaren webgunea da hau.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egiturari adskribaturik dago Besaldi, bertan integratu gabe, eta jarduteko independentzia funtzional guztia du.

Webgune hau herritarrekin komunikatzeko gune bihurtu nahi dugu, eta, pixkanaka, edukiz bete

Edonola ere, nahi duzunean jar zaitezke harremanetan Besaldirekin, edozein bide erabiliz; zure esanetara gaude.

Funtzioak

Organo honen funtzioak dira, besteak beste:

Enpleguko eta gizarte-inklusioko politika publikoei eta haien tresnei eta jarduerei jarraipena egitea eta ebaluatzea, eta, horretarako, kalitate-adierazleak diseinatzea eta eguneratzea.

Ebidentzia-atalak, jardunbide egokien bankuak, metodologia-eskuliburuak eta beste jakintza eta tresna batzuk sistematizatzea, politiken kalitatea hobetzeko.

Gizarte-inklusioaren eta enpleguaren arloko beharren ikerketa sustatzea, bai eta gai horietan dauden esku-hartze eta izan daitezkeen berrikuntzena ere.

Enpleguko eta gizarte-inklusioko politika publikoen funtzionamenduari eta irismenari buruzko informazioa zabaltzea.

Administrazioari eta gizarteari gizarte-inklusioaren eta enpleguaren arloko politika publikoak aztertzeko eta ebaluatzeko prozesuak aurrera eraman edo horietan parte hartzea ahalbidetuko dien dokumentazioa sortzea.

Enpleguaren eta gizarte-inklusioaren arloko tresnak, protokoloak eta kalitate-estandarrak egin eta aplika daitezen bultzatzea.

Gizarte-inklusioko eta enpleguko politika publikoak ebaluatzeko prestakuntza-jarduerak egitea eta horiek egiten laguntzea.

MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

Aktualitatea

2025eko udazkena

2025eko udazkena: Besaldi abiadura bizian

Udazken honetan, Eventokia eta Peñascalen laguntzarekin, politiken ebaluazioari buruzko topaketen gure lehen zikloa egiten ari gara, eta horri buruzko informazioa duzue Besaldiren webgune honetan eta gure LinkedIn profilean. Bestalde, adimen artifizialarekin lotutako dokumentuaren ondoren, KSNet-ek egindako Besaldiri dagozkien politikei interesatzen zaizkien fenomenoak aztertzen dituen dokumentua jarri dugu hemen.

Irakurri gehiago

Nola ari gara Besaldi eraikitzen?

Nola ari gara Besaldi eraikitzen?

2025eko uda jardueraz betetako garaia izaten ari da, enplegu- eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko organoaren lizitazioei lotuta. Eguía Careaga Fundazioak eta Dalephek, esleitu berri diren jarraipen- eta ebaluazio- sistemak eratzeko lanei hasiera ematear daude. Besaldiren eskumeneko politiken aldaketa-teoriei buruzko bi sortako lizitazioan aurkezteko epea uztailaren 31an amaituko da. Eta irailaren hasieran antzeko beste lizitazio bat abiaraziko da.

Irakurri gehiago

BesaldiEHU

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza eman dio Euskal Herriko Unibertsitateari

Eusko Jaurlaritzak 88.500 euroko dirulaguntza eman dio Euskal Herriko Unibertsitateari, enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioan lankidetza sustatzeko.

Irakurri gehiago

Azken aldaketako data: