Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Besaldi

Besaldi

Besaldi

Besaldi, enplegu- eta inklusio-politikak ebaluatzeko dugun organo publiko independentea, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen bidez sortu zen, hasiera batean (IX. titulua, Inklusiorako eta diru-sarrerak bermatzeko euskal sistemaren ebaluazioa eta inklusioaren arloko ebaluazio-, ikerketa- eta berrikuntza-organoa).

Ondoren, Enpleguari buruzko abenduraren 21eko 15/2023 Legeak aldatu zuen (Azken xedapenetako lehena – Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legea aldatzea).

Organoaren titularra eta haren ordezkoa otsailaren 13ko 14/2024 Dekretuaren bidez izendatzen dira. Izan ere, inklusioaren arloko ebaluazio, ikerketa eta berrikuntza organoaren titularra izendatzen da dekretu horren bidez.

"Besaldi" marka erabiltzea onartzen da, Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoaren titularraren 2024ko irailaren 13ko 1/2024 Ebazpenaren bidez, zeina "Besaldi" markaren erabilerari buruzkoa baita .

Besaldi zer sailetan kokatzen den jakiteko, dekretu honetara jo behar da: 323/2024 Dekretua, azaroaren 5ekoa, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazio-organoa kide bakarreko organo gisa sortzen da, eta bertako titularra izateko, ospe handikoa izan behar da eta, gutxienez, hamabost urteko esperientzia eduki, politika publikoen analisian eta ebaluazioan.

Titularra eta haren ordezkoa izendatzeko, Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren eta Inklusiorako Euskal Kontseiluaren aldeko txostena ere behar da.

Organoaren titularrak (goi-kargudun izango da) ezin du jarraibiderik eskatu, ez onartu, eta arrazoi hauengatik baino ezin da lanpostutik kendu: heriotza, agintaldia amaitzea (bost urtekoa da, eta luza daiteke), uko egitea idatziz, betebeharren ez-betetze larria, askatasunaz gabetzeko zigorra jasotzea edo enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza absolutu edo berezia jasotzea edo eginkizuna betetzeko gerora sortutako ezgaitasuna izatea.

Organoak funtzionamendu egokirako behar dituen bitarteko material eta pertsonal guztiak eskuragarri izango dituela ziurtatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak.

MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

Azken aldaketako data: