Zer egin dugu 2024an?
Zer egin dugu 2024an?

Besaldi -
Bi etapa bereizi behar dira: otsailaren 13ko 14/2024 Dekretuaren bidez titularra izendatu eta hura zereginetan hasi zenetik lantaldea osatu zen arte (otsaila-ekaina), eta lantaldea osatu eta urte bukaerara bitarte; tarte horretan onartu zen proiektu estrategiko hau eta 2025eko plana.
Otsailetik ekainera bitartean, Eusko Jaurlaritzako orduko Lan eta Enplegu Sailaren laguntzarekin, ekintza hauek egin dira:
- Titularra Jaurlaritzaren barruko eta kanpoko solaskideekin bilerak egiten aritu da, egokitzen joateko eta informazioa, ikuspegiak eta proposamenak partekatzeko.
- Gasteizeko eta Bilboko bulegoak egokitu eta hornitu dira.
- Hainbat jardueratan parte hartu da, eragileekin ohitzen joateko.
- Besaldi marka aukeratu eta kontrastatu da.
- Bibliografia berrikusi da.
- Langileak hautatu dira (hiru langile, titularrarekin batera aritzeko).
2024ko ekainetik abendura, jarduera hau izan da:
- Besaldiko arduradunak eta teknikariak Bartzelonako Unibertsitateko okupazio-politiken ebaluazioko espezializazio-diploman matrikulatu, parte hartu eta egiten hasi dira.
- Taldearen barne prestakuntzako eta hausnarketako ekintzak egin dira.
- Markari, irudi korporatiboari eta webguneari buruzko lana egin da.
- Webgunea eta titularraren profilak erabili dira sare sozialetan behin-behinean, gogoetak eta informazioa partekatzeko.
- Enplegu- eta inklusio-politiken arloko agenteekin elkar ezagutzeko topaketak egin dira.
- Besaldiren antolaketa eta kudeaketa diseinatu da, saioak egin eta doitu dira.
- 2029ko proiektu estrategikoa eta 2025eko plana egin dira, aholkularitzaren laguntzarekin.
Erlazionatutako berriak
Enplegu- eta inklusio-politikak
Politika publikotzat jotzen dugu gai edo arlo jakin batean legezko eskumena duen eragile batek edo eragile-multzo batek erabakitako eta babestutako ekintza-bideen multzo artikulatua (edo, bestela esanda, lurralde-eremu jakin batean eta ezarritako arau-esparru baten barruan ondasun bat sustatzea eta babestea).
Irakurri gehiagoPolítica publikoen ebaluazioa eta haren ahaideak
Politika publikoak ebaluatzeak inguru iradokitzaile eta desafiatzaile batetik igarotzea dakar, zeinetan ahalegin bat egin behar baitugu erabiltzen ditugun hitzen zentzua zehazteko.
Irakurri gehiagoAzken aldaketako data: